euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Euskal Etxeak 'Euskararen oihua' eskultura inauguratu du bonbardaketaren 70. urteurrenean

2007/05/05

Rosarion egin zen omenaldiaren une bat (argazkia Zazpirak Bat EE)
Rosarion egin zen omenaldiaren une bat (argazkia Zazpirak Bat EE)

PUBLIZITATEA

Rosarioko Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldi berezia egin zien joan den apirilaren 26ean, gertaeren 70 urteurrena betetzen zen egunean bertan. Euskal Etxeko kide eta zuzendariak eta Rosarioko agintariak bilduta 'Euskararen oihua' izeneko eskultura inauguratu zuten. Artelan hau Gernikako Arbola zaharraren enbor zati batekin egina da eta bonbardaketaren biktimen minaren ikurra eta gerraren aurkako irudi izango da aurrerantzean Rosarion.
Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta Zazpirak Bat Euskal Etxeak ekitaldi berezia egin zuen joan den apirilaren 26ean. Ekitaldia Rosarioko Gernika plazan izan zen eta bi zati izan zituen. Hasteko, goizeko 8:00tan Euskal Etxeko ordezkaritzak eta Rosarioko agintari talde batek Euskal Herriko, Argentinako eta Santa Fe probintziako ikurrinak goratu zituzten. Arratsaldean, 18:00tan, ekitaldiaren bigarren zatia heldu zen. Ikurriñak eraitsi zituzten. Zazpirak Bateko lehendakari Raul Bereciartuak ikurriña eraitsi zuen, kolektibitate poloniarreko kide batek bandera argentinarra eta kolektibitate japoniarreko kide batek Santa Fe probintziakoa, Felipe Eiheragibel Zazpirak Bateko eta FEVAko buruzagiak Basque Heritage.com-i azaldu dioenez.

Ondotik Euskal Etxeko lehendakariorde Claudio Esnalek mintzaldi labur bat eskaini zuen, Gernikak euskaldunentzat duen esangura azalduz eta bonbardaketaren ondorioak deskribatuz. Gernikako Arbola abestu eta 'Euskararen oihua' eskultura inauguratu zuten jarraian. Artelan hau 2005ean hil zen Gernikako Arbolaren enbor zati batekin egin dute eta bonbardaketaren biktimen izua eta minaren irudia da. Ekitaldia bukatzeko Raul Bereciartua lehendakariak 'Gernikako Adierazpena' irakurri zuen. Ekitaldiko bideoa ikusi nahi izanez gero, jo Zazpirak baten web gunera. [Ezkerreko irudian ekitaldiko une bat (argazkia Zazpirak BatEE)


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario
www.zazpirakbat.com.ar

Edorta Jimenezek Argentinako bira hasiko du Rosarion
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia