euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Roberto Navaridas, Beti Aurrera Euskal Etxeko kidea, XXVIII. Argentinar Beteranoen Txapelketan gailendu zen

2007/11/22

Navaridas irailean <i>Club Cerámica</i>-ko afarian laguntzen (argazkia Beti Aurrera)
Navaridas irailean Club Cerámica-ko afarian laguntzen (argazkia Beti Aurrera)

PUBLIZITATEA

Beti Aurrera Euskal Etxeko bazkide eta zuzendaritza batzordeko kide den Roberto Navaridasek Mar de Platan ospatutako XXVIII. Argentinar Beteranoen Txapelketan postu ezin hobea lortu zuen. Lehenengoa iritsi zen 5.000m-ko martxa atletikoan eta garaipen berri honekin 23. Nazio-Titulua lortu zuen Chivilcoy-ko herritarren poztasunerako. Navaridasek bere erritmoa inposatzea lortu zuen euria, haizea eta hotzaren gainetik.
Atleta La Rioja, Catamarca, San Luis, Mendoza, San Juan, Tucumán, Río Negro La Pampa eta Buenos Aires bezalako herri garrantzitsuenen ordezkariekin lehiatu zen eta denen artean nagusitu zen berriro ere eguraldi txarra eta guzti. Navaridas ohiko laguntzailea da Beti Aurreran eta askotan hartzen du parte Euskal Etxean antolatzen diren ekintza eta afari desberdinetan.

Orain gainera, eraikin berria dela eta, edozein aukera da ona festa-giroko egun bat antolatzeko. Artisautza erakusketa bat antolatu dute jadanik eta Chivilcoy-ko herritarren erantzuna ezin hobea izan zen. Bertan izan ziren ere zenbait abeslari eta dantzari, horien artean, Euskal Etxeko Dantza Taldea. Azken honek Club Cerámica-n jardun zuen baita ere 600etik gora pertsonen aurrean herritargoa bultzatu eta euskal kultura zabaltzeko.

Datorren abenduaren 8rako aldiz Euskal Taberna bat antolatu dute, izan ere, oraindik ez dute bat bera ere prestatu egoitza berrian. Oraingoan Euskal Etxeko emakumeak arduratuko dira 200 bat pertsonentzako aurreikusia dagoen afaria prestatzeaz.


Lotura interesgarriak

Beti Aurrera Chivilcoy-ko Euskal Etxea
www.centrovascochivilcoy.blogspot.com

Navaridasen beste garaipen batzuk
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 13an

Beti Aurrera-ren egoitza berriaren inaugurazioa
Euskalkultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 11n


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia