euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Unibertsitatean urtebeteko egonaldia egiten ari dela Bernardo Atxagak bere blog propioa jarri du abian

2007/10/24

Bernado Atxagaren blogaren azala
Bernado Atxagaren blogaren azala
Bernardo Atxaga idazlea Estatu Batuetan da bere lan berria prestatzen baina euskal literaturaren radarretik desagertu nahi ez eta bere blog-a ireki berri du. Bertan Atxagak eguneroko gogoetak islatzen ditu eta baita ere Estatu Batuetako egonaldi honetako pasarteak. Blogaz gain idazlearen webguneak Atxagari buruzko azken berriak ekartzen dizkio bisitariari. Horietako bat, adibidez, 'Soinujolearen Semea' eleberriaren danierazko bertsioaren argitalpena.

PUBLIZITATEA

Bernardo Atxaga idazleak ehundaka euskaldun eta auskalo zenbat internetzaleen eredua jarraituz bere blog propioa jarri du abian. Egunkari honetan lau atal sortu ditu Atxagak eta horien inguruan idazten hasia da jada. Atalak 'Astoarena', 'Nevadako Egunak', 'Paradisuaz' eta 'Gogoetak' dira. 'Nevadako Egunak' atalean, noski, Estatu Batuetako Reno hirian Nevada Unibertsitateko William Douglass Distinguished Visiting Scholar programako onuradun gisa egiten ari den urtebeteko egonaldiak burura ekartzen dizkion pasarte eta historioak kontatzen ditu euskal idazleak. 'Gogoetak' atalean ere argitaratu du artikulurik eta 'Astoarena' ('Astoa, memoria oneko animalia', dio bertan) eta 'Paradisuaz' (poemak eta oharrak) gelditzen dira estreinatzeke. Interesa duenak noizbehinka blogera jo beharko.

Bloga Atxagari buruzko webgune orokorrago baten baitan agertzen da. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez dator webgune hau eta bertan euskal idazleari buruzko azken berriak irakur daitezke, adibidez 'Soinujolearen semea' eleberriaren danierazko bertsioaren argitalpenari buruzkoa. Idazleari buruzko atalean Atxagaren biografia eta bere lanari buruzko artikulu pare bat ageri dira (ingelesez azken hauek). Bibliografian orain arte jorraturiko arloak --poesia, elaberria, narrazioak, saiakera, antzerkia eta haur literatura-- eta argitaratutako liburuak. 'Testuak' atalean Atxagaren lan batzuk, tartean poemak, artikuluak, mintzaldiak eta narrazioak. Horietariko asko itzulita ere agertzen dira (gaztelaniara eta ingelesara). Azkenik, 'Argazki Galeria' atalean idazlearen hainbat irudi ikus daitezke.


Lotura interesgarriak

Bernardo Atxagaren webgunea eta bloga
www.atxaga.org

Bernardo Atxagari buruzko informazio gehiago
Literaturaren Zubitegian

Six Basque Poets-en aurkezpena Edinburgh-en
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia