euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Reno-Korea-Bilbao konexioa: CBS-en sortu zen arte trukearen emaitza ikusgai egunotan Bilbon

2013/07/03

Nevadako Unibertsitateko Arte Departamentuaren jakinmina piztu du bi emakume hauen ekimenak eta horrela erakutsi du euren web orriak.
Nevadako Unibertsitateko Arte Departamentuaren jakinmina piztu du bi emakume hauen ekimenak eta horrela erakutsi du euren web orriak.
Bilboko La Taller grabatu galerian ikusgai da Eunkang Koh artista korearraren "The Human Shop" erakusketa. Bide luzea egin dute artelan hauek Bizkaira heldu aurretik, Renoko Unibertsitatetik pasa baitziren. Nevadako Center for Basque Studies-en bisitan zela ezagutu zuen La Taller-ko Maite Martinez de Arenaza sortzaileak Koh, eta bien arteko arte trukearen emaitza da erakusketa. Abuztuaren 9a arte egongo da Bilbon.

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Joan den abuztuan, Maite Martinez de Arenazak --lagunen artean "Maite La Taller" izenarekin ezagutua-- Renoko Center for Basque Studies bisitatu zuen. Zorionez, horietako egun batean, Nevadako Unibertsitateko Grabatu Departamentura hurbiltzea bururatu zitzaion eta, bertan, Eunkang Koh artista eta irakasle korearrarekin topo egin zuen. Handik eta astebetera, Maitek bi eskola eskaini zizkien Eunkang Koh-ren ikasleei.

Grabatuan espezializatua dagoen www.lataller.com galerian lanean segitzeko Bilbora itzuli zen Maite. Hala ere, bi artisten arteko harremana sendotu egin da azken urtebete honetan eta muga kultural eta fisikoen gainetik, azkenik, Eunkang Kohren “The Human Shop” lana ikusgai da Bilboko La Taller-en.

Erakusketa ekainaren 21ean inauguratu zen eta abuztuaren 9a bitartean izango da ikusgai. Bertan margo koloretsu eta tamaina txikiko eskulturak biltzen ditu artistak, mezu argi batekin: gizarte hiperkapitalista honek sortzen dituen pertsonaia esperpentikoak identifikatu eta birsortzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia