euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Reala eta Eibar Estatu Batuetako euskal zaletuekin bildu ziren San Frantzisko, New York eta Las Vegasen

2016/05/26

Realeko jokalari eta teknikariak San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko frontoian, bertako euskaldunekin (argazkia Reala)
Realeko jokalari eta teknikariak San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko frontoian, bertako euskaldunekin (argazkia Reala)

PUBLIZITATEA

Azken egunotan bi euskal talde, Eibar eta Reala, Estatu Batuetan bira egiten izan dira eta lagunarteko zenbait partida jokatu dituzte, denboraldia amaitzeko. Bidaia AEBetako euskal komunitatearekin biltzeko ere baliatu dute bi taldeek eta irudi gogoangarriak utzi dizkigute. Jarraian, bi argazki galeria - bat talde bakoitzeko- irudi horietako batzuekin.

Donostia-San Sebastián. Ameriketan izan dira Reala eta Eibar euskal futbol taldeak eta herrialde honetako euskal zaletuek harrera bikaina egin diete biei, behingoagatik euren taldeak zuzenean ikusteko aukerarekin pozik. Bidaian bertako euskal komunitatearekion bildu dira biak ala biak, urrutiko sostengu hori eskertzeko asmoz.

Eibar, esaterako, New Yorkeko Euskal Etxean izan zen, ia-ia hegazkinetik jaitsi berritan. Ondoren, birak Las Vegasera eraman zituenean, bertako Lagun Onak Basque Club elkarteko lagunekin bildu ziren eta euskaldun asko izan ziren New York Cosmos taldearen aurkako partidan armaginei animoak ematen.

Realari dagokionez, txuri-urdinak San Frantziskoko euskaldunekin bildu ziren Basque Cultural Center-en eta jokalari  batzuek esku pilotan ere abilezia galanta dutela erakutsi zuten bertako frontoian (ikus bisitaren bideoa, hemen). Jarraian, irudiak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia