euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Raul Iturria ministro ohi uruguaitarrak ‘Aporte vasco al Uruguay’ liburua aurkeztu du Montevideoko Euskaro Etxean

2019/05/27

‘Aporte vasco al Uruguay’ liburuaren aurkezpena Euskaro Euskal Etxean
‘Aporte vasco al Uruguay’ liburuaren aurkezpena Euskaro Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. ‘Aporte vasco al Uruguay. Vasconia Uruguayensis’ (Euskal ekarpena Uruguain. Vasconia Uruguayensis’) liburua bere egile Raul Iturria idazle eta politikariak aurkeztu zuen maiatzaren 17an Uruguaiko hiriburuko Euskaro Euskal Etxean. Lagun ugari bildu ziren Elkarteko aretora Durazno departamentuko alkate eta herrialdeko barne ministroa ere izan zen Iturriaren ikerlanaren berri izateko. Aurkezpena bukatzean bazkide agiria eman zion euskal etxe anfitrioiak gonbidatuari.

Liburua, berez, 2017an argitaratu zuen Iturriak “Pirinioetako etniari omenaldi bat” egiteko asmoz. 450 orrialdetan zehar, euskal jatorriko jendeak Uruguaiko historian izan duen eragina azaltzen du idazleak, “Itureta Goyena edo Jimenez de Arechaga legelariak eta Berro edo Idiarte Borda presidenteak barne”, adierazi dute Euskal Etxetik.

Datozen asteetan, komunitateari begirako ekintzek ez dute etenik izango Euskaro Etxean. Ekainaren 8an bingo bat antolatuko du Elkarteak eta uztailaren 7an, San Fermin jaia ospatuko. Martin Ospitalecheren hitzaldi bat ere antolatuko dute uztailean, data baieztatzeke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia