euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Raúl Bereciartua hautatu dute aurtengo Euskal Astea eratuko duen Rosarioko Zazpirak Bat EEko lehendakari

2007/03/31

Joan den larunbatean Rosario Zazpirak Bat-ek euskal etxearen egoitzan eginiko Batzarraren irudia
Joan den larunbatean Rosario Zazpirak Bat-ek euskal etxearen egoitzan eginiko Batzarraren irudia

PUBLIZITATEA

Urte berezia izango da aurtengoa Rosarioko Euskal Etxearentzat, izan ere Zazpirak Bat-a Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza bilakatuko baita datorren urrian. Ekitaldi garrantzitsu hori bere baitan bilduko duen urteko plangintza osatu eta kudeatzeko, Ohiko Batzar Orokorra eta haren barnean hauteskundeak egin zituen erakunde euskal rosarioarrak joan den larunbatean, Zuzendaritza Berria hautatuz eta Raúl Bereciartua ezarriz bertako presidente.
Santa Fe probintziako Rosarioko 'Zazpirak Bat' Euskal Etxeak joan den larunbatean, martxoaren 24an egin zuen elkarteko Ohiko Batzar Orokorra eta bozkatzeko eskubidez bertaratu ziren bazkideen erabakiz, honako partaideek osatuko dute aurtengo Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakaria: Raúl Martín Bereciartua
-Lehendakariordea: Claudio Esnal
-Idazkaria: Felipe Eiheragibel
-Diruzaina: José Luis Filippini
-Diruzain bigarrena: Mónica Gabilondo
-Agiri Idazkaria: Nélida Apesteguia
-Batzordekideak: Rodrigo Mendia, Enrique Otaño, María Lourdes Esnal, María Eugenia Aguirre, Fernando Lizarbe, Dolores Martínez, Luis María Barrandeguy eta Agustín Amatriain


LOTURA INTERESGARRIAK

Rosarioko 'Zazpirak Bat' Euskal Etxearen webgunea
www.zazpirakbat.com

Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia agendan
2007ko martxoaren 24rako iragarria BasqueHeritage.com-en

Rosariok ere ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 18an argitara emana

Zazpirak Bat-en stand-a Rosarioko Gizataldeen Topaketan
EuskalKultura.com-ek 2006ko azaroaren 9an argitara emana

Rosario, euskal hiriburu (2003ko Rosarioko Euskal Asteaz)
Garako artikulua, 2003-10-14an EuskalKultura.com-ek bildua


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia