euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebeceko euskaldunek Kalakan taldearen musikarekin gozatu zuten Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian

2015/07/16

Kalakan taldea Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian emandako kontzertuetako batean (argazkia Alain Gill)
Kalakan taldea Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian emandako kontzertuetako batean (argazkia Alain Gill)

PUBLIZITATEA

Kalakan euskal taldea Quebec izan da egunotan, Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian partehartzen, uztailaren 8tik 12ra. Taldeak hiru emanaldi egin zituen eta horietan Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak izan zituen lagun, ikurrina eta guzti. Taldeak euskal musika tresna ikastaro bat ere eman zuen eta bertara joan zirenek txalaparta jotzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Montreal, Quebec. Iragan uztailaren 3tik 12ra egin zen Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdia eta bertan izan zen Kalakan euskal taldea. Jaialdian kontzertu eta lantegi ugari egiten dira, eta 9tik 12ra kalean emanaldi bereziak egiten dira. Kalakanekoak azken parte horretan izan ziren Montrealen eta hiru kontzertu eman zituzten euren egonaldian, hiruak oso desberdinak, Euskaldunak Quebec elkarteko Sylvie Nadaudek EuskalKultura.com-i azaldi dionez.

Hasteko, uztailaren 8an Kalakan taldekoek kontzertua eman zuten Notre-Dame-du-Bonsecours elizan. Kantu folklorikoak izan ziren emanaldiaren oinarria eta a capella abestu zuten parte batean euskal kantariek. Euskaldunak elkarteko kide batzuk bertan izan ziren, ikurrina eta guzti. Entzuleek asko gozatu zuten ikuskizunaz, giro goxo eta intimoan.

Ostegunean, uztailaren 9an, Kalakanek kontzertua eman zuen jaialdiko kanpoko ikustoki nagusian, Montrealeko Portu Zaharraren aurrean. Entzulegoaren artean, oraingoan ere, Euskaldunak Quebec-eko bazkide asko izan ziren. "Oso pozik izan ziren taldea berriz ikusteko aukera honekin. Gogoratu Kalakan Montrealen izan zela orain lau urte gure elkartearen hamabosgarren urteurrenean", gehitu du Sylviek.

Amaitzeko, uztailaren 11n Thierry, Xan eta Jamixelek euskal kantu eta musika tresnei buruzko lantegia egin zuten. Euskaldunak eta quebectarrak bildu zirne bertara eta taldeari esker Euskal Herrira "bisita" egin izan ahal zuten. "Taldeak herrialde bakoitzeko musika tresnak erakutsi zuten, esaterako xirula, alboka eta noski txalaparta. Bertara joan zirenek gainera taldeko kideekin txalaparta jotzeko aukera izan zuten!".

Amaitzeko Kalakaneko kideek jaialdian parte hartu zuten beste musikari eta artistekin emanaldia egin zuten itxiera ekitaldian. Orain taldea Mashteuiatsh-era joan da, Lac-St-Jean gunera, bertako Aurreneko Nazioen topaketa edo Pow Wow batean parte hartzeko.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia