euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebeceko Euskaldunak elkarteak hiru eguneko festa egingo du bere 20. urteurrena ospatzeko

2016/07/20

Euskaldunak Quebec elkartearen 20. urteurreneko ekitaldien afitxa
Euskaldunak Quebec elkartearen 20. urteurreneko ekitaldien afitxa

PUBLIZITATEA

Montrealeko Euskaldunak elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta euskal etxeko bazkideak festa handia ari dira antolatzen data esanguratsua behar den moduan ospatzeko. Ekitaldiak abuztuaren 26an hasiko dira, elkartearen historiari buruzko erakusketa batekin, eta asteburuan zehar luzatuko dira. 

Montreal, Quebec. Euskaldunak Quebec elkartea festa handia ari da antolatzen abuzturako, euskal etxearen 20. urteurrenaren karira. Ospakizunek hiru eguneko iraupena izango dute, abuztuaren 26tik 28ra. 

Quebectarran festa ostiralean, abuztuaren 26an, hasiko da, elkartearen 20 urteei buruzko argazki erakusketa batekin. Erakusketa euskal etxearen egoitzan izango da ikusgai eta argazki historikoek osatuko dute.  

Larunbatean, abuztuaren 27an, jarduerak aire zabalean egingo dira, Bellerive parkean. Negua luzea eta gogorra izan phi da Montrealen, eta elkarteko kideek udako egunak ahal bezain beste probestu nahi dituzte. Jarduerak 11:00tan hasiko dira, pintxo lehiaketa batekin. Partehartzaileek banaka edo binaka parte hartu ahalko dute.  

Eguerdian, bazkaria egingo da eta bazkalostean herri kirol erakustaldia izango da ikusgai. Arratsaldeko bostetan elkarteak prestatu duen musikalaren txanda izango da, eta gauean, 9etan, Xutik taldeak kontzertua emango du Brasserie Beaubien jatetxean (73, Rue Beaubien Est). 

Igandean, jarduerak aire zabalean egingo dira berriz ere, eta bezperako ajeak sendatzeko, pìknik batekin hasiko da eguna, 13:00tan. Piknika "potluck" estilokoa izango da (amerikar ohitura, partehartzaile bakoitzak jateko eta edateko zer edo zer eraman behar du horrelakoetan). Bazkalostean, nahi dutunek elkartearen trainerura igo ahalko du eta San Lorenzo ibaian arraunean egin. Indianoak espedizioak euskal etxeari oparitu zion trainerua orain urte batzuk, eta harrezkero elkarteak arraunketa ikastaroak eta saioak egiten ditu Montrealen.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia