euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

PuntuEUS ere Korrikarekin! Martxoaren 19tik 31ra .eus domeinua prezio erdian eskuratu ahalko da

2015/03/17

PuntuEus-ek Korrika dela eta egin duen eskaintza berezia
PuntuEus-ek Korrika dela eta egin duen eskaintza berezia

PUBLIZITATEA

Ostegun honetan bertan abiatuko da Korrika 19 Urepelen, eta martxoaren 29a arte Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko mezuarekin. Hori dela-eta, PuntuEUS domeinuak ere bat egin nahi izan du Korrikarekin eta eskaintza berezia plazaratu du: martxoaren 19tik 31 bitartean .EUS domeinua oso prezio onean, orain arteko prezioari beherapen nabaria eginez eskainiko du: 29,95 eurotan. Orain arte eskuratu ez baduzu, aukera ederra orain daukazuna!

Donostia-San Sebastian. Iazko udaberritik gero eta gehiago dira .EUS domeinua erabiltzen duten Euskal Herriko eta Diasporako webguneak. Domeinu honen helburua zera da, euskara eta euskal kultura sustatzea eta internet munduan euskararen herriaren presentzia nabarmentzea.

2007an jarri zen abian .eus domeinua eskuratzeko eskaria eta, PuntuEus Fundazioaren bitartez, 2012an aurkeztu zen eskabidea ICANN erakundearen aurrean. Diasporako erakunde askok bat egin zuten proiektuarekin eta PuntuEUS fundazioaren parte dira egun, esaterako, Renoko Center for Basque Studies, NABO, FEVA, FIVU eta Venezuelako, Mexikoko, Txileko eta beste hainbat herrialde eta lekutako euskal etxe.

Azkenik, 2013ko ekainaren 14an onartu zen .eus domeinua. PuntuEus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da eta bera da .EUS domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakunde duena.

Korrika dela-eta eskaintza berezia

Orain, Korrika 19 dela-eta, PuntuEUS-ek eskaintza berezia egin die domeinua eskuratu nahi duten munduko erakunde, elkarte eta erabiltzaileei. Korrikak dirauen bitartean, hau da, martxoaren 19tik 31 bitartean .eus domeinua prezio berezian eskainiko du: 29,95 euro baizik ez.

Eskaintza hau epe horretan egindako eskaera berrientzat izango da eta eskaintzarekin bat egin duten erregistratzaileen bidez domeinua erregistratzen dutenentzat. Eskaintzaren xehetasun gehiago, www.domeinuak.eus webgunean.

Oraindik egin ez baduzu, baliatu aukera eta pasa ezazu zure webgunea edo zure euskal etxearena .eus domeinura.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia