euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Punta-puntako euskal artisten ikuskizun batez gozatu nahi? Eska itzazu sarrerak Etxepare Institutuan

2011/03/11

AT! ikuskizunaren afitxa
AT! ikuskizunaren afitxa

PUBLIZITATEA

Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Kirmen Uribe, Felipe Juaristi, Luisa Etxenike, Unai Elorriaga... AT! ikuskizunean parte hartzen duten 50 sortzaileetako batzuk baino ez dira. Punta-puntako euskal idazle, aktore, dantzari eta musikarien lana taularatuko dute Bilboko Arriaga antzokian datorren asteartean, Etxepare Institutuak bere burua ezagutarazteko prestatu duen ikuskizunean. Bertan izan nahi al duzu? Adi bada! Gaur bukatuko da-eta sarrerak eskuratzeko epea.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak AT! ikuskizunaren bitartez euskal gizartearen aurrean aurkeztuko du bere burua datorren asteartean, martxoaren 15ean, Bilboko Arriaga Antzokian. Aurkezpena artearen bitartez egingo du Institutuak, literatura, musika eta dantza bilduko dituen ikuskizun baten bitartez. Euskal kulturaz gozatzeko gaua izango da eta mundura ateratzeko gertu eta irrikitan dagoen kultur sorkuntza moderno eta konplexugabea aurkeztuko du.

Euskal Herriko 50 bat idazle, aktore, musikari eta dantzarik parte hartuko dute bertan:

Uxue Alberdi & Olaia Gil • Julia Otxoa & Itziar Lazkano • José Fernández de la Sota & Kike Diaz de Rada • Karmele Jaio & Dorleta Urretabizkaia • Lurdes Oñederra & Pinpix • Iban Zaldua & Joseba Apaolaza • Luisa Etxenike & Teresa Calo • Patxo Telleria & Aitor Mazo • Teresa Calo & Patxi Perez & Vito Rogado • Bernardo Atxaga • Unai Elorriaga & Aitor Beltrán • Eli Tolaretxipi & Maite Agirre • Miren Agur Meabe & Ainhoa Aierbe • Arantxa Urretabizkaia & Mireia Gabilondo • Ramiro Pinilla & Ramón Barea • Ricardo Arregi & Asier Hernández • Mariasun Landa & Maite Arrese • Aingeru Epaltza & Manu Elizondo • Harkaitz Cano & Miren Gaztañaga • Felipe Juaristi & Galder Perez • Arantxa Iturbe & Eneko Olasagasti & Maiken Beitia • Itxaro Borda & Itziar Ituño • Kirmen Uribe • Anjel Lertxundi & Ander Lipus • Aurelia Arkotxa · Alain Maya • Matthieu Haramboure & Eneko Gil • Xabi Zeberio & Ibon Huarte • Luis Camino & Jon Maya • Iñaki Salvador & Nagore Indakoetxea • Mikel Andueza & Nerea Vesga • Julen Izarra · Joli Pascualena & Urko Mitxelena

Etxepare Institutuak adierazi duenez, herritarrei eskaini nahi die bereziki ikuskizunaz gozatzeko aukera, eta hori dela eta sarrerak sarean doan eskatzeko aukera eman du. Jo hona eta eska ezazu zeurea! Baina adi ibili, gaur bertan itxiko da eta!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia