euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Publikoa ere partaide Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzarien kalejiran Tres Arroyoseko Gariaren 50. Jaian

2019/03/12

Euskal standa Tres Arroyoseko Gariaren Jai Probintzialean
Euskal standa Tres Arroyoseko Gariaren Jai Probintzialean

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Tres Arroyos hiriko Gariaren Jai Probintziala bere 50. ediziora iritsi da aurten eta ‘urrezko’ urteurrena ospatzeko bertako Udalak programa luze eta berezi bat antolatu du. Jaialdia joan den asteko asteartetik igandera bitartean --martxoaren 6tik 10era-- luzatu da, mota askotako ekintzak eta goi mailako artisten ikuskizunak barne. Euskal Etxeak urteroko maila onari eutsi dio, euskal gizataldearen partaidetza bermatuz inaugurazio zeremonian, stand gastronomikoetan eta oholtza gaineko ikuskizunetan..

Inaugurazio zeremonian, eta hiriko gainerako kolektibitate eta erakundeetako ordezkariekin batera, Euskal Etxeko banderadunek euskal jantzi tradizionalak soinean eraman zuten ikurrina; jaialdiko egun nagusietan, elkarteko sukaldariek euskal plater tipikoak prestatu zituzten, tartean, txistorrak, odolkiak, pintxoak eta urdaiazpiko ‘entzierroak’.

Jaialdiko argazki gehiago, hemen.


[Hiru Errekako nesken Fandangoa]


[Kalejira, publikoa ere partaide]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia