euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Prest dago euskal anarkistei eta Espainiako Gerra Zibilari buruzko "La gesta traicionada” liburuaren edizio latinoamerikarra

2018/09/07

Liburuaren azala
Liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Alfredo Velasco Nuñezen "La gesta traicionada. Los anarquistas vascos y la guerra civil en Euskal Herria" liburuak Euskal Herriko anarkistek Espainiako Gerra Zibilean izan zuten paperean sakontzen du. Euskal Herriko DDT Argitaletxeak argitaratu zuen testuaren lehenengo edizioa eta orain Culmine Argitaletxe argentinarraren eskutik Hego Amerikako irakurleengana iritsiko da. Egilea, Alfredo Velasco Nuñez, Bilbon jaio zen 1973an eta Zuzenbide eta Historia lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik. Mugimendu akratari buruzko beste liburu batzuk ere idatzi ditu, tartean, “El hilo negro vasco: anarquismo y anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936)”.

Editoreek azaldu dutenez, “bibliografia zabala dago Guda Zibila eta Mugimendu Libertarioari buruz baina ez dago hainbeste materialik euskal anarkistez eta frontean pasa zituzten hamabi hilabeteez, esan nahi baita 'Altxamendu'tik Bilbo eta Bizkaia erori arte. Bibliografia eta memoria pertsonalak badaude baina orokorragoak dira, Euskadi Gudarosteari buruzkoak kasu.

"Izan ere, ‘CNT del Norte’ kazetan argitaratutako artikulu askori esker ikusi ahal izan dugu Iraultza Sozialak ez zuela aurre egin Euskal Herrian, jazarpen egoera eta Ipar Fronteko isolamendua tarteko, Mugimendu Libertarioak garaipen militarrari eman baitzion lehentasuna. Testuinguru horretan, atzeratu egin behar izan zuten Iraultzaren garapena, ‘Gesta’ bera”.

"La gesta traicionada” iraileko amaieran egongo da eskuragai Hego Amerikan, aurreikusten da 400 peso argentinarretan. Dena den, Culmine Argitaletxetik jakinarazi dute aurre salmenta bat egiteko asmoa adierazi zute, 350 pesotan. Interesatuek Argitaletxearekin kontaktatu behar dute edicionesculmine@gmail.com helbidean. Facebook-en ere badago Argitaletxea, Ediciones Culmine izenpean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia