euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Plaka bat desestali dute duela 80 urte gerrako euskal haurren babesleku izan zen etxe batean Gales-ko Newport-en

2018/07/11

Plaka desestaltze ekitaldia Newport-eko Caerleon-en eta plakaren detailea (argazkiak  South Wales Argus)
Plaka desestaltze ekitaldia Newport-eko Caerleon-en eta plakaren detailea (argazkiak South Wales Argus)

PUBLIZITATEA

Newport, Gales. Newport hiri galestarrak plaka bat desestali zuen joan den astelehenean duela 81 urte bertara gerra bonbardeketen izukeriatik ihesean iritsi ziren euskal haurren oroiz. 56 haur ailegatu ziren orduan Euskal Herritik eta Pendragon House izeneko etxean geratu ziren hasiera batean, izan ere aurrerantzean elkartasun pasadizo haren oroigarri izango den plaka duen etxean, Newport-eko Caerleon auzoan. Udalak berak manatu zuen plaka eta Newporteko Udal Kontseiluko buru Cllr Debbie Wilcox-ek adierazi du atsegin handiz parte hartzen zuela bertakoen elkartasunaren adierazgarri den pasadizo hura oroitu nahi duen ekimen honetan.

South Wales Argus egunkariak bildu duenez, alkateorde Cllr Phil Hourahine-k desestali zuen plaka Hezkuntza eta Gaitze zinegotzi Cllr Gail Gilesa antolatzaile izen zuen ekitaldian, bertan besteak beste partaide zeudela baita ere UK Basque Children elkarteko eta Caerleon Civil Societyko ordezkariak.

"Harro egon gaitezke Caerleon-ek haur hauei egin zien harreraz", esan zuen Gail Giles-ek, azpimarratuz aldi berean haurren zuzendari Maria Fernandez-ek egindako lan bikaina "arreta eta hezkuntza maila ona har zezaten hemen egon ziren bitartean".



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia