euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Pilpileando Argentina’ ibilbide gastronomikoa: 2015 osorako behin behineko egitaraua kaleratu du Itziar Aguirrek

2015/04/29

Itziar Aguirre, Lapridako euskal etxeak 2012an antolatutako Pilpileando ekitaldian
Itziar Aguirre, Lapridako euskal etxeak 2012an antolatutako Pilpileando ekitaldian

PUBLIZITATEA

Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak sortutako ekimenak Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzea du helburu baina ez du hori xede ez bakarra ezta nagusia ere. Jardunbide handia daukan chefak euskaldunek laguntzeko daukaten jarrera bultzatu nahi du, eta partaide izango diren euskal etxeei ekimena herri mailan zabal dezaten eskatzen die, partaide euskaldun eta euskaldunak bilduz, oihartzunik handiena izanik, dohaintzak ere ahal eta handienak izan daitezen.

Rosario, Argentina. Deialdia egin orduko hamaika gonbite jaso zituen Itziar Aguirrek ‘Pilpileando Argentina’ bere ibilbide gastronomiko solidarioa hainbat hiritara eramateko. Ahalegin handia egiten ari da sukaldaria guztiei baiezkoa eman ahal izateko. Ezinbestean euskal etxeren bat aurtengo programatik kanpo geratuko balitz, datorren urtekoan sartuko litzatekeela jakinarazi du Aguirrek.

2015eko ‘Pilpileando Argentina’ maiatzeko azken asteburuan hasiko da eta abendura arte iraungo du, tartean hamabost herritik gora bisitatuz. Egitaraua finkatuta dago dagoeneko, baieztapenen baten zain, baina aurreratu daiteke honezkero datozen hilabeteetan ekimenak egingo duen ibilbidea::

-Maiatzean: 30ean, Buenos Airesen; maiatzaren 31an, La Platan
-Ekainean: Mendoza eta San Juanen
-Uztailean: Cañuelas eta Las Herasen
-Abuztuan: Saladillo eta Azulen
-Irailean: Arrecifes, Pergamino eta Paranan
-Urrian: Bahia Blanca eta Coronel Pringlesen
-Azaroan: Necochean
-Abenduan: Posadasen (abenduak 5 edo 6) eta General Rodriguezen, bertako eta Jose C. Pazeko euskal etxeekin (abenduak 13).

Hilabetez hilabeteko programa jakinarazteaz gain, antolatzaileek azpimarratu nahi dute ‘Pilpileando Argentina’ ekimen solidarioa dela eta kari horretara ezinbestekoa dela ekintzan bildutako laguntza jasoko duen elkartea hautatzea. Horrez gain, aholkatzen dute deialdi zabalak egitea, euskal etxeen inguruan baina baita ere euskal etxeetatik kanpo, ahalik eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia