euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pilota, izar, bihartik aurrera, Mexiko DFn, Euskal Herriko, AEB, Bolivia eta Mexikoko pilotari eta zestapuntistekin

2008/04/05

Zesta punta erakustaldiaren afitxea
Zesta punta erakustaldiaren afitxea

PUBLIZITATEA

Pilotak hartuko du Mexiko hiriko euskal giroa igande honetan hasi eta datorren igandea bitartean, bertan esku pilota eta zesta punta txapelketa bi egingo dituztelako. Alde batetik esku pilotan ariko dira Euskal Herriko selekzio bat eta Mexiko, AEB eta Boliviako pilotariak. Bestetik, zesta punta erakustaldian Mexikoko eta, Estatu Batuetatik etorriak, Miamiko Jai Alaiko puntista onenetarikoek jokatuko dute.
Mexiko Hiriburua, Mexiko.

Atzo bertan heldu ziren Mexiko DFra Jurgi Larrrañaga, Iosu Uzkudun, Xabier Andreu eta Ibai Fernandez de Jauregi euskal pilotariak, Euskadiko Euskal Pilota Federakundeko arduradun Kepa Arroitajauregirekin batera. Mexiko hirian egongo diren astebete honetan euskal pilotariek nazioarteko pilota txapelketa batean parte hartuko dute, Mexiko, AEB eta Boliviako pilotarien aurka. Txapelketa bihar bertan hasi eta datorren igandera bitartean, apirilaren 13a, luzatuko da.

 

Mexikarren aldetik izar nagusiena Fernando Medina pilotaria izango da, 'Momo' izengoitiaz ezaguna eta Asegarce enpresako pilotari ohia. Berarekin batera herrialde honetako etorkizuneko izarrak ariko dira. Ezin ahaztu federazio mexikarreko kirolariak munduko txapeldunak izan zirela --FIPV bertsioan-- Mexikon bertan egin zen azken txapelketan.

 

Zesta punta erakustaldia

 

 

Baina gainera aste berean izango da beste pilota ikuskizunik Mexikon: zesta punta erakustaldia, Mexikoko eta Miamiko Jai Alaiko izarrekin. Estatubatuarren aldetik Goikoetxea, Garro, Rekalde eta Cisneros ariko dira; eta mexikarren taldean Daniel Inclán, Adrian Ortega, Juan Pablo Valdés, Roberto Montes de Oca, Jose Miguel Valdés, José Pérez Camino, Mikel Arriola eta Enrique Salijeral daude. Erakustaldiak Elorduy frontoian, Zamora 129; izkina Fernando Montes de Oca-rekin, Colonia Condesa helbidean izango dira.

 

 

Lotura interesgarriak

 

 

Mexiko DFko Euskal Etxea

www.centrovascomexico.com

 

 

Vascosmexico foro eta komunitate birtuala

www.vascosmexico.com

 

 

Euskadiko Euskal Pilota Federakundea

www.euskalpilota.com

 

 

Euskal Herriko Pilota Konfederazioa

www.ehpk.com

 

 

I. Euskal Pilota Txapelketa, San Frantziskon

2007ko abuztuaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia