euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pierre eta Marie Bercetche-ren 250. urteurrena ospatuko dute euren ondorengoek heldu den ekainean Baigorrin

2007/03/19

Zenbait Bercetchetar argentinar zein baxenabartar joan den urtean Saltan (Argentina) egindako bileran
Zenbait Bercetchetar argentinar zein baxenabartar joan den urtean Saltan (Argentina) egindako bileran

PUBLIZITATEA

1757an jaio ziren Pierre eta Marie Bercetche baxenabartarrak eta Argentinara emigratu eta gero munduan zehar barreiatu den oinordekotza zabala izan dute. Horietako multzo polita Baigorrin bilduko da ekainean Pierre eta Marieren jaiotzaren 250 urteurrena ospatzeko. Familiako kideak Argentinan, Frantzia, Euskal Herria, Suitza, Alemania, Uruguai, Estatu Batuetan eta Canadan bizi dira egun, María Mercedes Soerensen Yramendi antolatzaileak Alemaniatik azaldu digunez.
Europa eta Ameriketako hainbat tokitako Bercetche familiako kideek topaketa egingo dute datorren ekainean Baigorrin, Pierre eta Marie Bercetche senar emazteen jaiotzaren 250 urteurrena ospatzeko. Pierre eta Mariek Argentinara emigratu eta Bercetchetarren saga oparoaren adar bati hasiera eman zioten. Egun, herrialde desberdinetako familiako kideak harremanetan daude interneti esker. Hari horri tiraka, joan den abenduan Argentinako eta Nafarroa Behereko adarretako kide batzuk lehendabiziko topaketa bat egin zuten Argentinako Salto hirian --EuskalKultura.com-ek hemen islatu zuenez-- eta hartarik heldu da beste deialdi zabalgo hau, familiaren sorlekuan, Nafarroa Beherean bertan.

Hasteko, Baigorriko topaketa Europa aldeko kideak biltzeko aukera ederra izango da, antolatzaileek azaldu dutenez. Hain zuzen ere, Suitza, Alemania eta Frantziako kideen parte hartzea espero dute, Euskal Herrikoez gain, noski. Hala ere deia egiten dute beste herrietako Bercetchetarrak ere ospakizunetara bil daitezen, eta esperantzarik badute inor agertuko den Argentina, Estatu Batuak, Kanada edo Uruguaitik, adibidez. Urteurrenean parte hartu nahi duenak informazio gehiago eskura dezake Alemanian bizi den Maria Mercedes Soerensen Iramendyrekin kontaktatuz, e-maila hona bidaliz edo +49 (0) 761 7076 602 telefonora deituz.

Lotura interesgarriak

Bercetche deiturari buruzko webgune bat
ar.geocities.com/bercetche

Genealogiari buruzko Euskal Herriko elkartea
www.antzinako.org

Argentina eta Europako Bercetchetarren bilkura
EuskalKultura.com-en argitaratua, 2006ko abenduaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia