euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Picassoren 'Guernica' aztergai Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak antolatutako kultur ekimenean

2010/09/27

Elena Itcea Gorazurreta irakaslea hitzaldia ematen (argazkia EE)
Elena Itcea Gorazurreta irakaslea hitzaldia ematen (argazkia EE)
Hilabete barru Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetzearen plaza inauguratu duen euskal erakundeak, baina aurretik Elena Itcea Gorazurreta jaso zuen bere baitan Picassoren koadro ezagunenetako bati buruzko hitzaldia emateko. Arte Ederretako irakaslearen mintzaldiaz gain, San Miguelgo Jesusen Lagunaldiko 'Colegio Maxima' abesbatzak kontzertu bat eskaini zuen irailaren 4an Jose C. Paz-eko Euskal Etxean. Gizarte laguntza ekimenei ez ezik, kultur engaiamenduari ere eusten dio Toki Ederrek.

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. Artearen arloarekin modu batera edo bestera zerikusia daukaten jendeak --tartean San Miguel eta Jose C. Paz-eko 'Bellas Artes' erakundeko ordezkariak, irakasleak, eta antzerki ikastaroetako ikasleak-- bildu ziren joan den irailaren 4ean Toki Eder Euskal Etxean Picassoren 'Guernica'-ri buruzko "Picasso, Guernica koadroa egiteraino eta arte lanaren sinbologia" delako hitzaldia entzutera. Zaleak oso konforme azaldu ziren Elena Itcea Gorazurretak emandako azalpenekin eta eskaini zuen materialarekin.

Kultur Ekitaldia Toki Eder-en 2010 01

[San Miguelgo Jesusen Lagunaldiko “Colegio Maxima”-ren abesbatza (argazkia EE)]

Hitzaldia bukatu eta gero, San Miguelgo Jesusen Lagundiko 'Colegio Maxima' abesbatza aurkeztu zen euskal etxeko areto nagusian. Koruak abesti herrikoiak eta musika liturgikoa kantatu zuen, eta errezitalari amaiera emateko, San Inazio martxa abestu zuen; kantatzeko momentuan, publikoak bat egin zuen abesbatzarekin. Gaua lagunarteko afari batekin bukatu zen. Euskal Etxe bertako tabernan euskal menua dastatu ahal izan zuten gonbidatuek.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia