euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea prest 2019ko ekintzekin hasteko; dantzak, musika, musa…

2019/03/08

Lagun Onak Euskal Etxeko kideak, 2018 urteari agur esaten
Lagun Onak Euskal Etxeko kideak, 2018 urteari agur esaten

PUBLIZITATEA

Pergamino, Argentina. Datorren astean hasiota, Buenos Aires probintziako Pergaminoko Euskal Etxeak kutur eskaintza zabala prestatu du bere komunitateari luzatzeko. Dantzariak hiru taldetan antolatzen ditu, adinaren arabera: 2 eta 5 urte arteko txikiak, asteazkenetan bilduko dira, 17etatik 18etara; 6 urtetik gorakoek 18etatik 19:30etara. Bi taldeak martxoaren 13an hastekotan. ‘Goizeko Izarra’ taldeko dantzari helduek asteazkenetan entseatuko dute, baina iluntzean, 19:30etatik 21:30etara.

Euskal etxeko tailer berrienak Danborrada eta Mus tailerrak dira. Danbor-joleak larunbatero elkartuko dira, martxoaren 16an hasita, arratsaldeko 3etan. Muslariak, berriz, ostegunero 19:30etatik 21:30etara. Ekintza guztiak doakoak dira, Lagun Onak-en instalazioetan, 9 de Julio kaleko 835ean.

Proposamen hauetaz gain, urtean zehar beste hainbat gonbite luzatuko dizkie Elkarteak pergaminotarrei, batez ere Euskal Etxeko sukaldarien lana luzitzeko. Informazio gehiago, Centro Vasco Lagun Onak Pergamino Facebook kontura idatzita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia