euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Palacin-ek Argentina bisitatuko du, eta hitzaldiak emango, Aita Madinaren pieza berreskuratuak estreinatuz

2018/10/17

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Argentinan eta Estatu Batuetan euskal diasporako kide bizi izan zen Aita Madinak ez du aurkezpenik behar musikaren eta euskal koru musikaren eremuan, eta oraindik ere pieza berriak topatzen eta berreskuratzen ari zaizkio musikagile oñatiarra hil zela 46 urte pasatu diren honetan. Errudun da lan horretan Andres Egiguren Orkestrako zuzendari den Pedro Palacin Iriondo musikari eibartarra. Izan ere, urriaren 26an Aita Madinaren obra baten mundu mailako estreinaldiari ekingo dio, eta Argentinara ere abiatuko da bertan ere eskaintzeko, Buenos Aires eta La Platan hitzaldiak emanez.

Berreskurapen lan balios horrek eskainiko dizkigun lehenengo emaitzak bi dira, 'Gitarra eta orkestrarentzat eliz-kontzertua' bat, eta harpa eta orkestrarentzako kontzertua bestea. Aita Madinak katalogatuta dauden 225 obra idatzi zituen gutxienez. Horien artean batzuk estreinatu ziren eta beste batzuk ez, eta beste batzuk estreinatu ziren eta geroztik euren pista galdu da.

Pedro Palacin Iriondok Oñatiko kanonigo laterandar izan zen euskal musikagile diasporakide nabarmen honen piezen topatze, prestatze eta berreskuratze lanetan eman dituen bi lehenengo emaitzak aurkeztuko ditu lehenik Eibarren (Gipuzkoa), baina gero Madinak sormen-leku izan zuen Argentinan ere estreinatuko ditu, eta hari buruz hitzaldiak emango La Platako Unibertsitate Nazionalean eta Buenos Aires, xehetasunak oraindik bidean dituen bidaia batean.

Horri guztiari buruz mintzatzen da, Pedro Palacin Felix Morquechok El Correon egiten dion elkarrizketa honetan.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia