euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Arana, Neuquengo 'Konfluentziako Euskaldunak': "Kanpoko euskaldunak hemengoak baino euskaldunago gara"

2018/07/23

Pedro Arana Urionabarrenetxea euskal-argentinarra Durangon egin berria duen egonaldian (arg. JG-Durangon.com)
Pedro Arana Urionabarrenetxea euskal-argentinarra Durangon egin berria duen egonaldian (arg. JG-Durangon.com)

PUBLIZITATEA

Durango, Bizkaia. Pedro Arana Urionabarrenetxea euskal-argentinarra, bere emazte Gabriela eta bi seme-alaba Maite eta Asier atzera joanak dira Neuquen-era, Patagoniara, eta beste 11 hilabete itxaron beharko dute Durangora itzultzeko, Pedroren gurasoak 1954an Buenos Airesera emigratzeko atzean utzi zuten herrira bueltatzeko. Tarte horretan, Pedroren Euskal Herriarekiko eta Durangorekiko herrimin eta oroitzapena, Neuquen-en garatuko dituen euskal ekimenekin itzaltzen saiatuko da, Pedro 'Baskos de la Confluentzia' Euskal Etxeko kide eta sustatzaile baita Neuquen-en.

Elkarrizketa egin dio Pedro Aranari Joseba Gorostizak gaztelaniaz Durangon.com atarian. Besteak beste, bere euskal izaera eta sentimentuei buruz galdetu dio eta horrek guztiak zer isla duen argentinar gisa daraman bizitzan.

Bere esanetan, "kanpoan zaudenean nazionalismoak gogor harrapatzen zaitu eta kanpoko euskaldunak hemengoak baino euskaldunagoak dira".

Izan ere Pedro Arana Urionabarrenetxea harro dago oso bere euskal erroez eta euskaltzaletasuna eta euskaldunekiko eta Euskal Herriarekiko ezagutza zabaltzen saiatzen da Neuquen-en (Neuquen probintziako hiriburua) eta ondoko Cipollettin (ondo-ondoan, ibaia tarteko, baina Rio Negro probintzian) sortu duten euskal etxearekin. Bere ekimen horretako parte da baita ere bertako irrati batean aireratzen duen Txalaparta irratsaioa, hor ere euskaldunak, euskal kultura eta Euskal Herria aipagai.

Elkarrizketa hemen topa dezakezu



Komentarioak

  • Zer gauza berezia

    Hemengoak baino euskaldunagoa... deigarria egin zait, EAEtik kanpo inon bizi liteke al liteke euskaraz, eraginkorki? (hemen ere nahiko lan). Itzulpenaren kontua da, ezta? Baskoagoa esan nahiko ote du...

    MariJoxe, 2018/07/23 15:22

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia