euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paul Laxalt hil da 96 urterekin: Nevadako gobernadore, AEBetako senadore eta Alderdi Errepublikarreko presidente izan zen

2018/08/07

Paul Laxalt (arg. Las Vegas Review-Journal)
Paul Laxalt (arg. Las Vegas Review-Journal)

PUBLIZITATEA

Washington DC, AEB. Paul Laxalt atzo hil da Estatu Batuetan 96 urte zituela. Euskal artzain baten seme, mundu politikoan goien heldu den euskal-amerikarra zen, bere ibilbide luzean, besteak beste, Nevadako gobernadore, Estatu Batuetako senadore eta AEBetako Alderdi Errepublikarreko presidente izan baitzen. Ronald Reagan-en lagun mina, bera izan zen Reagan Estatu Batuetako presidentetzara eraman zuen kanpainako buru. Aita xiberotarra, ama baxenabartarra, Nevadako euskal ondare eta osagai bere eleberrietan islatu zuen Robert 'Bob' Laxal idazlearen anaia ere bazen. Paul Laxaltek eta Pete Cenarrusak lortu zuten Reagan presidenteak Ardanza lehendakaria errezibitzea Etxe Zurian 1988an azken honek AEBetara egin zuen bisitan.

Washington hiriburuan lobby eta abokatu kabinete bateko buru izan zen politika aktiboa utzi eta gero eta azken urteetan hiriburu ondoko Virginia estatuko erresidentzia batean eman ditu.

Bere karrerako momentu batean AEBetako presidentziara hautagai aurkeztekotan egon zen 1987an.

Egun bere biloba Adam (alaba Michelleren semea) ari da Nevadako gobernadore bilakatzeko karreran.

GB



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia