euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko Lagunt eta Maita-k igandean egingo du bere Urteroko Besta, Michel Lagan lehendakari berria duelarik

2018/04/17

Michel Lagan da Paueko Lagunt eta Maitako lehendakari berria, lehendakariorde Frantxua Challet eta Jean Marc Olharan dituela
Michel Lagan da Paueko Lagunt eta Maitako lehendakari berria, lehendakariorde Frantxua Challet eta Jean Marc Olharan dituela

PUBLIZITATEA

Datorren igandean egingo du Paueko (Frantzia) Lagunt eta Maita euskal elkarteak bere Urteroko Besta Nagusia. Eguna Landart apezak emaniko mezarekin hasiko da eta gero elkartasun bazkari bati ekingo zaio. Gogoratu, bestalde, Lagunt eta Maita-ren azken Zuzendaritza Batzordeak, eta martxoaren 23ko Bilkura Nagusiko deliberoen ondotik, ekipo berria hautatu duela euskal etxeak. Michel Lagan-ek hartu dio txanda lehendakari gisa Frantxua Challet-i, Frantxuak lehendakariorde gisa segitzen duelarik.

Paue, Frantzia. Paueko Euskal Etxea den Lagunt eta Maitak eginiko azken Zuzendaritza Batzordeak, eta martxoaren 23ko Biltzar Orokorrean erabaki bezala, ekipo berria hautatu du elkarteak, lehendakari berria Michel Lagan delarik, ondoan bi lehendakariorde izango dituela, Frantxua Challet eta Jean Marc Olharan.

Lagunt eta Maitak esker biziak eman nahi izan dizkio Frantxua Challet-i elkartearen lehendakari pasatu dituen bost urteengatik. Michel Lagan Lagunt eta Maitak bere historian daukan bostgarren presidentea da. Agiantza onenak berari bazkide eta lagun guztien izenean.

Paueko euskaldunek, bestalde, datorren igandean, apirilaren 22an ospatuko dute Urteroko Besta Nagusia.

Eguna goizeko 10etan hasiko da, Landat apezak emango duen mezarekin, Paueko l'Immaculée Conception kaperan, euskal elkarteko abesbatza eta kantariak lagun dituela.

Ondoren eguerdi t'erdietan zintzur bustitzea heldu da ta bazkaria, Gèlos aretoan, Alkatetzaren atzealdean.

-Lagunt eta Maita: http://www.laguntetamaita.fr
-Facebook: https://www.facebook.com/laguntetamaita.basquesdepau



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia