euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patxi Lopez Sao Pauloko euskal gizataldekoekin bildu zen Brasilera egiten ari den bidaiaren baitan

2010/03/23

Oskar Goitia euskal-brasildarrak egin zion harrera Lehendakariari, bertako euskal komunitatekoek izenean, euskarazko, portugesezko eta gaztelaniazko hitzak tartekatuz.
Oskar Goitia euskal-brasildarrak egin zion harrera Lehendakariari, bertako euskal komunitatekoek izenean, euskarazko, portugesezko eta gaztelaniazko hitzak tartekatuz.

PUBLIZITATEA

Patxi Lopez lehendakariak harrera-ekitaldi bat izan zuen atzo arratsaldean Sao Paulo estatu eta hirian bizi diren euskaldunekin, Brasilera, 150 bat pertsona partaide dituen euskal ordezkaritza batez ere ekonomiko zabal bateko buru gisa hasi berria duen bidaia ofizialean. Programarten baitan, Sao Paulo erdiguneko hotel bat biltoki izan zuen Brasilgo euskal gizataldekoak agurtu eta Sao Paulo estatuan dauden bi euskal etxeetako partaideak agurtzeko. Ekitaldira bildutakoei zuzendu zien mezuan, euskal emigrazioaren egitatea aipatu zien, Euskadi utzi zutenekin herrialdeak daukan zorra, eta baita ere egun Euskadik bertako euskal gizataldekoei eskatzen dien mesede berria, euskal enpresa, produktu eta ekimen ekonomikoko sarbide eta laguntzaile izan daitezen, euskal-brasildar harreman ekonomikoen sostengatzaile.

Sao Paulo, Brasil. Harrera-ekitaldia Sao Paulo estatuko izen bereko hiriburu handiko erdiguneko hotel batean egin zen, eta bertara Brasilen bizi diren euskal enpresetako langileak, euskal herritarrak oro har eta herrialdean dauden bi euskal etxeetako kideak zeuden gonbidatuta, azken hauen artean, bat histokikoa, Sao Pauloko 'Eusko Alkartasuna' Euskal Etxea, mende erdi bat pasexe daukana, eta bestea berria, duela urtebete eskas Eusko Jaurlaritzaren erregistroan ofizialki inskribitua izan zen 'Eusko-Brasildar Etxea', egoitza Sao Pauloko Itapevi herrian duena.

Patxi Lopezen hitzak aipamen ekonomiko ugari izan zuten, bertako euskal komunitateetatik egungo euskal-brasildar harremanetan zinezko lagungarri izan daitezkeela azpimarratuz, eta Eusko Jaurlaritzatik munduan barreiatuta bizi diren 'euskal hiritarren sare' bat osatzearren lanean ari direla esanez (ikus bideoa).

[Harrera-ekitaldiaren irudiak: Echenique, Goitia, Lopez]

Ekitaldian, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi den Guillermo Echeniquek jartu zuen hitza, aurkezpenak eginez, ondoren hitza, bertako euskal komunitatearen izenean mintzatzeko, Oskar Goitiari emanez --Itapeviko Eusko-Brasildar Etxeko lehendakaria da bera--, azkenik Lopez lehendakariak berak hitza hartu eta bildutakoei aipatu mezuak helarazteko.

Lopez lehendakaria Lula presidente brasildarrarekin bilduko da, bidaia ofizial honetako programaren baitan, bihar asteazkenez hain zuzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia