euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patxi Lopez Londresera bidaiatuko da gaur, 'Socialdemocracia, siglo XXI' izenburupeko hitzaldia ematearren

2011/03/07

Patxi Lopez lehendakariak gaur Londresen eskainiko duen hitzaldiaren afixa
Patxi Lopez lehendakariak gaur Londresen eskainiko duen hitzaldiaren afixa
Patxi Lopez lehendakaria Londresera bidaiatuko da gaur astelehena, bertan 'London School of Economics and Political Science'k antolatutako hitzaldi ziklo bat irekitzeko. Izan ere “Sozialdemokrazia. XXI. mendea” izenburupeko solasaldia eskainiko du Lopezek gaur iluntzean. Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua ere hiriburu ingelesera mugituko da, eta Lehendakariarekin batera ISISeko Neutroi-Espalazioaren Iturria bisitatzeko baliatuko dute bidaia, euskal enpresen presentzia handia duen proiektu hori gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gaur gauez harrera-ekitaldia eskainiko die Lehendakariak bertan bizi diren euskaldunei.

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Lehendakaria gaur bertan aterako da Ingalaterra aldera, zenbait kontaktu eta elkarretaratze burutu, LSE European Institute eta Cañada Blanch Center for Contemporary Spanish Studies erakundeek antolatutako hitzaldia eman eta, bidez batez, Londres inguruko euskaldunak harrera-ekitaldi bat medio agurtzea helburu duen bi eguneko bidaia azkar honetan. Hona egitaraua.

Astelehena, martxoaren 7a

-18:15etan. London School of Economics and Political Science. “The Basque Country: modern, socially cohesive and built on collective responsibility” zikloaren aurkezpena, Paul Preston jaunaren eskutik (Asturiaseko Printzea Professor in International History and Director of the Cañada Blanch Centre). Lehendakariaren hitzaldiaren izenburua: “La Socialdemocracia en el siglo XXI/ Social Democracy in the Twenty First Century”. Gaztelaniaz izango da, igelesezko aldibereko itzulpenarekin.

-19:30ean Lehendakariaren harrera-ekitaldia bertako euskal komunitateko kideei eta bertako elkarte eta erakundeetako lagunei, Waldorf hotelean (Aldwych, WC2B 4DD, Londres). Gonbidapenak Londresko London Basque Society-Euskal Elkartea delakoan eta Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eska daitezke.

Asteartea, martxoaren 8a

-11:00etan Bisita ISIS Neutroien Espalazio Iturrira. Bisitaldian euskal industriak eraikitako difraktometro bat entregatuko da, MICINN eta ESS-Bilborekin hitzartutako akordioaren barruan. HiPR azken generazioko difraktometro bat da, presio oso altuen eraginpean 250.000 atmosferetaraino lana egiteko optimizatua dagoena.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia