euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lopez lehendakariak harrera egingo die astelehenean Lehendakaritzan kanpoan bizi diren euskaldunei

2010/12/24

PUBLIZITATEA

Patxi Lopez Lehendakariak atzerrian bizi diren euskaldunen ordezkaritza zabal bati egingo dio harrera datorren astelehenean, abenduak 27, Lehendakaritzaren egoitzan izango den ekitaldi batean. Hitzordua arratsaldeko seietan hasiko da, eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude, Gabonak direla-eta egunotan Euskadin daudenez, beste herrialde batzuetan bizi eta lan egiten duten euskaldun asko, adierazi dute Lehendakaritzako iturriek ohar batean. Bigarren urtea da Patxi Lopezek halako zerbait antolatzen duela, iazko azken egunetan ere antzeko ekitaldi bat egin baitzuen kanpoan bizi diren zenbait euskal herritarrekin.

Vitoria-Gasteiz. Elkarretaratzean Lehendakariarekin profesional ugari bilduko dela iragarri dute Jaurlaritzatik, arlo garrantzitsuak egongo direla ordezkatuta esanez, hala nola enpresa-mundua, finantzak, osasun-arloa, kultura, unibertsitatea eta kooperazioa, besteak beste. Horiekin batera, munduan han eta hemen dauden Euskal Etxeetako kideak ere ekitaldian izango dira.

Partaideen artean izango da Javier Aguirresarobe, fotografia-zuzendaria; Estatu Batuetan filmen batean lanean ziharduenez, ezin izan zuen berak zuzenean jaso, aurten Euskaldun Unibertsal izendatuta, eman zaion saria eta, beraz, orain aukera izango du, atzerrian bizi diren gainerako herritarrekin batera, bere eskarmentuaren berri emateko eta Gobernuari eskaerak planteatzeko.

Horrez gainera, Euskadi munduan agerrarazteko eta kanpoan bizi direnen ekarpen eta esperientziak jasotzeko, Gobernuak azken aldian martxan jarri dituen tresnak ere aurkeztuko ditu bertaratutakoen aurrean.

Iaz izan zen topagune ofizial honen lehendabiziko edizioa eta, ekimen honen bidez, Lehendakariak atzerrian bizi diren euskal herritarrak bildu nahi ditu, guztion arteko harremanak estutu eta sareak hedatzeko, azken batean eurak baitira munduan barrena Euskadiren berri zabaltzen duten ordezkariak, amaitzen da Lehendakaritzatik heldu oharra.

Lotura interesgarriak

Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
www.euskadi.net/euskaldunak

Euskal Etxeak webgunea
www.euskaletxeak.net



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia