euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte hartu EuskalKultura.com-en zozketan eta etxeratu liburu bat edo Maral, Kalakan edo Xiberoko dantzen CDa

2016/02/04

Lau zozketagaiak: Kalakan eta  Maral-en CDak; Boiseko euskaldunei buruzko liburua; Xiberoko CD bikoitza (argazkia EuskalKultura.com)
Lau zozketagaiak: Kalakan eta Maral-en CDak; Boiseko euskaldunei buruzko liburua; Xiberoko CD bikoitza (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Garaiz zabiltza oraindik, baina ez zazu azken egunerako utzi. EuskalKultura.com-ek zozketa berria antolatu du bere irakurleen artean, oraingoan hiru CD eta liburu bat zozketatuz. Lehenengo CDa, Maral talde euskal-argentinarraren azkena da, hainbat euskal kantu tridizional bildurik; bigarrena, Kalakan taldearen azkena; hirugarrena --bi CDko bilduma-- Xiberoko jauziena; eta, azkenik, liburua, ingelesez, Boiseko euskal ondarea aipagai hartzen duena. Parte hartzeko, aski duzu email bidaltzea, beherago adierazten dizkizugun jarraipideak gogoan. Zorte on!

Donostia-San Sebastian. Zozketa berria ipini du abian EuskalKultura.com-ek. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

  1. "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore, Boiseko euskal ondareaz
  2. Maral talde euskal-argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa" CDa, 16 euskal kanta ezagunekin
  3. Kalakan taldearen "b_aldeak" CD berria
  4. CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edo EHko edozein euskal dantza talderentzat.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da otsailaren 26ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia