euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte har ezazu Bizkaidatz ipuin-lehiaketan; 1.500 euroko sariak jasoko dituzte irabazleek

2014/10/30

Ezkerrean, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua, "Bizkaidatz" lehiaketaren aurkezpenean (argazkia Bizkaiko Foru Aldundia)
Ezkerrean, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua, "Bizkaidatz" lehiaketaren aurkezpenean (argazkia Bizkaiko Foru Aldundia)

PUBLIZITATEA

Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaidatz" lehiaketa jarri du abian eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu du. Lehiaketak ezaugarri berezia du: bi idazleek ipuinaren hasiera eman dute, eta partehartzaileek hortik aurrera jarraitu behar dute istoriaren haria. Aurtengoan, Ana Urkiza idazleak abiatu du euskarazko ipuina, eta Ivan Repila idazleak gaztelaniazkoa. Irabazleek sari potoloak jasoko dituzte: 1.500 euro, euskara zein gaztelaniazko kategorian. Anima zaitez eta parte hartu!

Bilbao, Bizkaia. Bizkaiko Kultura Diputatuak, Miren Josune Ariztondok, aurkeztu zuen Bilbon "Bizkaidatz" lehiaketaren zazpigarren edizioa. Lehiaketa mundu osoko idazleei irekita dago euskarazko kategorian, eta gaztelaniazkoan, aldiz, Bizkaian jaiotakoek, bertan bizi direnek edo herrialde honetan urtebetez bizilekua izan dutenek parte har dezakete.

Urtero legez, bi idazlek ekin diote kategoria bakoitzean ipuinaren hariari. Euskaraz, Ana Urkiza idazleak abiatu du istorioa, "Argazki Kamera" narrazioarekin.

Gaztelaniaz, Ivan Repila idazlearen "Delito al azar" ipuina da abiapuntua.

Lehiaketarako lanak bidaltzeko epea 2015eko otsailaren 20a izango da, 13:30tan (Euskal Herriko ordua). 

Sariak

Lehiaketak honako sariak ditu:

-Lehen saria, euskaraz eta gaztelaniaz: 1.500 euro eta diploma

-Bigarren saria, euskaraz eta gaztelaniaz: 500 euro eta diploma

-Finalistei saria, euskaraz eta gaztelaniaz: diploma 

Lehiaketa irabazten duten ipuinak edizio berezian argituko dira 2015eko Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an.

Informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia