euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiak euskarazko 1.400 liburu dauzka fisikoki, irakurzaleen eskura

2018/06/22

Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiko irudia (arg. EuskalKultura.com)
Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiko irudia (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

P. J./Paris, Frantzia. Pariseko Eskual Etxeak (PEE) liburutegi hornitua dauka eta bere ondareko parte dira 1.400 liburu euskaraz, 240 frantsesez, 300 espainolez eta bestelako 310: orotara 2.250 liburu euskaraz, Euskal Herriaz edo euskal gaiez. Anitz jendek ez daki liburu hauek nahi dituenak erabiltzeko gisan daudela eta xede horrekin bildu eta kudeatuak izanagatik, liburutegiak arras bisita gutxi dauzka. Eta domaia da, altxor baliosa bada-eta, eleberri, poesia, antzerki, historia eta beste. Katalogoa online atxeman daiteke EEren liburutegia sailean. Hona izenburuen zerrenda.

Liburu horiek kontsultatu edo irakurri nahi lituzketenak larunbat arratsaldetan joan daitezke (16:00-18:00), ahalaz aitzinetik 01 40 10 11 11 zenbakira abisatuz.

Irakurleari galdeginen zaio PEEko bazkide karta edo 40 euroko bermea. Bazkide karta ukanez geroz, balia dezake ere Euskadiko eLiburutegia (liburutegi digitala). Helbidea: Eskual Etxea, 59 Gabriel Péry etorbidea 93400 Saint-Ouen (Garibaldi metrotik hurbil hurbila).

Paris inguruan bizi bazara, animatu, esan bezala nornahik, PEEko bazkide ala ez, balia dezakeen zerbitzua baita.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia