euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Eskual Etxeak Euskal Jaia egin zuen asteburuan 2007ko Rugby Mundialaren hasiera ospatzeko

2007/09/12

Saint Oueneko kaleetan zehar kalejira egin zuten Pariseko Eskual Etxeko kideek
Saint Oueneko kaleetan zehar kalejira egin zuten Pariseko Eskual Etxeko kideek

PUBLIZITATEA

Jai handia antolatu zuen Pariseko Eskual Etxeak joan den asteburuan, 2007ko Rugby Mundiala dela eta. Frantzian jokatzen da txapelketa eta Eskual Etxeak partida dexente eskainiko ditu elkarteko pantaila erraldoian. Rugby zale asko dago elkarteeko kideen artean eta euskal etxeak bere talde propioa ere badu: PEER izenekoa. Mundiala dela eta antolatu dituzten ekitaldiei iragan ostiralean eman zitzaien hasiera, baina urriaren 20a bitartean egongo da zer ikusi eta zer bizi Eskual Etxean, ez Parisen bakarrik, Bordelen ere, esaterako.
Joan den asteburuan Pariseko Eskual Etxeak Rugby Mundialaren hasiera ospatu zuen, modu berezian ospatu ere, Saint Ouen Paris handiko barrutiko kaleetan egin zuen Euskal Jaiarekin. Kalejirarekin hasi zuten jaia, elkarteko kide eta lagunak egoitzara batzeko. Eskual Etxeko talde desberdinek eta Euskal Herritik heldutako lagunek hartu zuten parte kalejiran. Horien artean zeuden Koxegi txaranga, Gazteria Elkarteko dantzariak, Anaiki korala, Iturengo Joaldunak, fanfarria...

Giro polita sortu zen eta jende dexente bildu zen jaira. Herri kirol erakustaldia ere egin zuten eta, nola ez, bertako PEER taldeko rugbylariek ere euren abilezia erakutsi zuten. Datozen asteetan ere protagonista izaten segituko du rugby-ak euskal etxean, Mundialak dirauen bitartean jaiak eta ekitaldi bereziak antolatu baitituzte. Larunbatekoa Euskal Etxean egin zen gaupasarekin bukatu zen, ohiko giro ederrean.

[Goiko irudian, Eskual Etxeak antolatu zuen herri kirol erakustaldiko une bat (argazkia PEE)]

Ekitaldiek urriaren 20a bitartean jarraituko dute, Mundialeko partiden emanaldiak animatzeko ekimen eta jai bereziekin. Datorren asteburu honetako egitaraua Eskual Etxearen webgunean dago jada ezarria, eta hemen kontsulta daiteke. Hortxe emango dute hurrengo hitzorduen berri ere, deialdiak ateratzen joan ahala.


Lotura interesgarriak

Pariseko Eskual Etxea
www.eskualetxea.com

Parisen Kantaldi 2007
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 19an

Bordeleko Euskal Etxea
www.maisondesbasques.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia