euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranako Urrundik-eko dantzariek “gau magiko” batean hartu zuten parte hiriko Kolektibitateen Jaian

2018/11/30

Urrundik Euskal Etxea Paranako Gizataldeen Jaialdian
Urrundik Euskal Etxea Paranako Gizataldeen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Paraná, Argentina. Paranako Gizataldeen Jaialdiaren 29. edizioa azaroaren 17 eta 18an egin da, Entre Rios probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak antolaturik. Hiriko Portu Berrian izan da egoitza gisa aukeratutako lekua eta eszenatoki nagusia Parana ibaiaren parean muntatu zen. Bertan taularatu zuten Urrundik-eko gazteek Euskal Herriko dantza selekzioa, tartean 'San Migel' eta 'Uztai Handiak'.

Gustura geratu ziren Urrundikeko lagunak egindako emanaldiarekin zein jasotako harrerarekin, eta modu poetikoan adierazi diote EuskalKultura.com-i “oso gau polita" izan zela, "ilargi beteak magia kutsua ekarri baitzion ikuskizunari, Parana ibaian diztira berezi islatzen". "Dantzariak primeran aritu ziren eta publikoak txalo beroak oparitu zizkien”, esan digute.

Azaroaren izandako bi emanaldi arrakastatsuen ondoren –Gizataldeen Jaian, baina batere ahaztu gabe hilabete hasieran Mar del Platako Euskal Astean eginikoa– urteko azken ekintzak antolatzeari ekin dio Paranako euskal elkarteak.

Jaialdiko argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia