euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pamplonaren aztarna munduan: hiriburu nafarraren izena duten beste 19 hiri daude

2009/05/13

Pamplona Alta, Peruko Lima ondoan (argazkia DN)
Pamplona Alta, Peruko Lima ondoan (argazkia DN)

PUBLIZITATEA

Famatuena, eta jatorrizkoa, Nafarroako Iruñea baldin bada ere, munduan Pamplona izena duten beste hainbat hiri daude: 19 zehazki. Gehienak mendeetan zehar munduaz bestaldera aberastasun edo bizitza hobeago baten bila joanak ziren nafar konkistatzaile edo inmigranteek sortuak izan ziren. Diario de Noticias de Navarra egunkariak hiri hauen errepaso txikia egiten du, 2001ean Iruñeakin senidetu zen Kolonbiako Pamplonatik hasi eta Mexikoko Veracruzeko Pamplona nimiñoraino, jarraian laburtu eta itzuli dugun artikulu honetan.

Iruñea-Pamplona. Nafarroako Iruñeaz gain munduan badira beste 19 hiri edo herri Pamplona izena dutenak. Zortzi Filipinetan daude, hiru Kolonbian, beste hiru Mexikon, bi Perun, bat Kuban, beste bat Panaman eta azken bat, Pamplonita izenekoa, Kolonbian.

Kolonbiako Pamplonak 60.000 biztanle ditu eta 1549an sortu zuen Pedro de Ursua baztandarrak. Kolonbiako iparraldean kokatzen da, Norte de Santander departamentuan, eta bertan dago Pamplonako Unibertsitate famatua. Nafar hiriburuarekin harreman estua du, 2001an senidetu egin baitziren bi hiriak.

Hiri honetatik 13 kilometrotara Pamplonita herria dago, 7.000 biztanlekin. Kolonbiako beste bi Pamplonak Cesar eta Antioquia departamentuetan daude, eta 3.000 eta 5.000 biztanle dituzte, hurrenez hurren.

Hiru biztanle baino ez

Mexikon Pamplona izena duten bi herri daude: bata Durango estatuan, mila biztanlerekin, eta bestea Veracruzen, hiru biztanlerekin solik. Veracruzen Los Cerros de Pamplona izena duen beste herri bat dago, 17 biztanle dituena.

Panamako Pamplonak 8.000 biztanle ditu eta Veraguas probintzian dago; Kubakoa, Cienfuegos probintzian kokatzen da eta 7.000 bat biztanle ditu.

Zortzi Pamplona Filipinetan

Txikixeagoak dira Perukoak: Pamplona Alta eta Pamplona Baja Lima inguruko bi auzo dira, eta bien artean 900 biztanle dituzte.

Kasu deigarriena Filipinetakoa da: bertan zortzi Pamplona daude: bi Angeles City eskualdean, beste bi Cagayan-en, eta besteak Cavite, Bukidnon, Negros Oriental eta Camarines Sur eskualdetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia