euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Osses albokariaren bizitza eta lanari buruzko ‘Betiko Haizea’ dokumentala egiteko proiektua abian da Argentinan

2018/05/11

‘Betiko Haizea’ dokumentala
‘Betiko Haizea’ dokumentala

PUBLIZITATEA

‘Betiko Haizea’ izenarekin sortu den proiektua ikus-entzunezko dokumental esperimentala da, 'Osses' izenaz ezagunagoa den Jose Antonio Martinez Osses albokari arabarraren bizitza eta lanari buruzkoa. Euskal Herriko eta euskal diasporako albokari ezagunek hitz egingo dute Ossesen jardunbideaz, kontaketa eta pasadizoen bidez. ‘Betiko Haizea’ proiektu independentea da, ez du diru-laguntzarik, eta parte hartuko duten musikarien artean Kepa Junkeraren eta Ibon Koteronen testigantzak aipa daitezke.

Buenos Aires, Argentina. Ideia Mauro Telletxea albokari euskal argentinarrarena da.

Maurok Bilboko Lur-soinuak musika eskolan ikasi zuen alboka jotzen, Euskal Herriko hainbat maisuk lagunduta, tartean Osses bera. ‘Betiko Haizea’k Osses-en bizitza eta lana jorratuko ditu Euskal Herriko eta Diasporako bere lagunek eskainitako testigantzak bilduz.

Filmak albokari eta albokaren egunerokotasuna islatuko du, eta tresna bera eta honen mundu, historia eta alde politikoaren aldeko omenaldi bihurtzeko asmoa du.

“Alboka jotzen duten lagunen kontaketak biltzeko ideia –azaldu digu Telletxeak– Ibon Koteron eta Osses maisuei entzun nien esaldi batean dago oinarrituta: ‘alboka salbatzeko guztiok egin dugu zerbait’ esaten dute haiek. Eta hori da asmoa; musika eta hain zuzen ere albokaren erreferente diren lagunen artean egindako dokumentala hobea izango da informazio eta deskribapenak biltzen dituen dokumental hotz bat baino. Ossesek urteetan egindako lanak alboka berreskuratzea ez ezik, albokarien kopurua handitzea ere lortu du. Bere bizitza osoa eman dio maite dugun musika tresna honi eta horregatik uste dut omenaldi hau merezi duela”, adierazi dio EuskalKultura.com-i musikari euskal argentinarrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia