euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oporren ondotik, ohiko ekimenei eutsi die Rodriguez-eko EEak; Apirilaren 6an ospatuko dute bertan Aberri Eguna

2008/03/27

Irudian, Fca. Vicente, Eusko Aterpea-ko 'Nikomedes Iguain Azurza' liburutegiko arduraduna, General Rodriguezeko Udalak eta Buenos Aires Probintziak 2007an eman zizkioten sarietako bat jasotzen
Irudian, Fca. Vicente, Eusko Aterpea-ko 'Nikomedes Iguain Azurza' liburutegiko arduraduna, General Rodriguezeko Udalak eta Buenos Aires Probintziak 2007an eman zizkioten sarietako bat jasotzen

PUBLIZITATEA

Atsedenaldiaren ondotik, General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxe argentinarrak ohiko jarduerei ekin die, ikasturte berriari ekinez. Elkartetik bertatik eman dute aditzera datozen asteetarako antolatutako programa. Aste Santuko geldiaren ostean, Nikomedes Iguain Azurza Herri Liburutegiak ateak berrirekiko ditu udako ordutegia mantenduz. Euskarazko doaneko tailerrak, haur eta helduentzat, apirilaren 5ean hasiko dira eta Aberri Eguna, berriz, apirilaren 6an ospatuko, ohiko elkarretaratze eta bazkariarekin.
Aste Santuaren karietara hartutako atsedenaren ostean, General Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxearen baitango 'Nikomedes Iguain Azurza' Herri Liburutegiak udako ordutegia mantenduko duela adierazi du, alegia astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:00etik 19:30ra. Astero hiru egun horietan Euskal Etxea (Mitre 370) egoitzan duen liburutegian dihardu Francisca Vicente de Ponce liburuzaina bolondres. Aipatu, bestalde, bertako apalak doaitza gisa azkenaldian iritsi diren 350 liburu baino gehiagorekin aberastu direla.

Carmen eta Alicia Itcea ahizpek Euskal Herrian, Lazkaoko Maizpide barnetegian igaro dituzten bi hilabeteen (urtarril-otsaila) ondotik, arnasberriturik ekin diote Eusko Aterpean euskara tailerren antolaketari eta Euskal Etxeak apirilaren 5erako, larunbata, iragarri du hasiko direla eskolak, musutruke, ohi denez, haur zein helduentzat. 6-12 urte bitarteko haurrentzako ordutegia 11:00tik 12:30ra izango da, larunbatetan, jolasak eta plastika barne. Gazte eta helduei dagokienez, hona ordutegia: asteazkenetan 17:30etatik 19:00etara eta larunbatetan 15:30etatik 17:00etara.

Azkenik, 'Eusko Aterpea'k, urtero bezala, Aste Santu ondotik, berezko data baino bi aste beranduago ospatuko du aurten ere Aberri Eguna, ohi duenez, aurtengoan apirilaren 6an, eguerdi t'erditatik aurrera, Jubilatuen eta Pentsiodunen Zentroan. Ekitaldiko bazkariko menua, hauxe: txorizoa errusiar entsaladarekin, errekia entsaladekin, postre izoztua, 3/4 ardo fina, gaseosa eta kafea. Menuaren prezioa 35 pesokoa izango da helduentzat eta 17koa 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Parte hartzeko interesa duten pertsonek Euskal Etxera (Mitre 370) joan beharko dute, Liburutegi orduetan, aldez aurretik izena ematearren.


Lotura interesgarriak

Marta Bersek bere esperientziak kontatu zituen 'Palabras mayores'-en
2008ko martxoaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Tarettok lekukoa hartu dio Itceari lehendakari gisa Eusko Aterpean
2007ko abenduaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana

Gral. Rodriguez eta Pilar-eko EEek Euskararen Eguna ospatu zuten
2007ko abenduaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Udalak eta Probintziak emandako bi sari Fca. Vicente de Poncerentzat
2007ko azaroaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia