euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzerok La Platako Euzko Etxea-ko umeei bisita egin zien Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan

2008/12/22

Haurrek puxikak askatu zituzten Euskararen Eguneko ospakizunean  (argazkia La Plata EE)
Haurrek puxikak askatu zituzten Euskararen Eguneko ospakizunean (argazkia La Plata EE)

PUBLIZITATEA

Olentzerok bisita luzatu zion La Platako euskal etxeari joan den abenduaren 6ean, Hego hemisferioan mahuka motzetan eta giro ederrarekin ospatzen dituzten Eguberrien etorrera iragarriz. Bisitak Euskararen Eguneko ospakizunekin bat egin zuen eta elkarteko txikiak zenbait ekimenetan murgiltzeko aukera izan zuten: 'Hansel eta Gretel' ipuinaren antzezpenean, esaterako, edo haurren izena eta helbidea gainean idatzitako puxikak askatzea, "horrela puxika aurkitzen duten lagunek gure neska-mutilekin harremanetan jarri ahal izango baitira".

La Plata, Argentina. Joan den abenduaren 6an, La Platako Euzko Etxea-ko euskara taldeek Euskararen Eguna ospatu zuten. Ekitaldia eguerdian hasi zen antzerki-lan batekin. Etxeko txikienek, 5 eta 13 urte arteko umeek, "Hansel eta Gretel" ipuineko bertsio bat antzeztu zuten. Ondoren, Stella Iturbide, María Emilia Cairo eta Maria Laura Galarraga irakasleek, bazkaria konpartitu zuten ikasleekin, Olentzeroren etorrera espero zuten bitartean. Ariel Ochotorenak egin zuen Olentzerorena eta heldu bezain pronto opariak banatu zituen ume eta helduen artean. 

Euskararen Eguna eta Olentzero 2008 (1)

[Euskara lantegiko txikiek 'Hansel eta gretel' ipuina antzeztu zuten (argazkia Euzko Etxea EE)]

Arratsaldean, berriz, taldea La Platako Plaza Morenora abiatu zen eta ohiko ‘mateada’ egin zuten bertan, Gernikako Arbolaren kimuaren gerizpean. Topaketarekin bukatzeko, ikasleen euren izenak eta helbideak idatzi zituzten globoetan eta aireratu egin zituzten, "aurkitzen dituztenek eurekin kontaktuan jarri ahal izan daitezen".

 Euskararen Eguna eta Olentzero 2008 (2)

[La Platako zerua puxika zuri, gorri eta berdez bete zen Euskararen Eguneko ospakizunetan (argazkia Euzko Etxea EE)]


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia