euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero eta Mari Domingi Inauterietan: bikoteak euskal kutsua jarri die Buenos Aires probintziako Paraje Rosas-koei

2017/03/02

Olentzero eta Mari Domingi Rosas herrixkako inauterietan
Olentzero eta Mari Domingi Rosas herrixkako inauterietan

PUBLIZITATEA

Las Flores-ko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak euskal partaidetza bermatu du Cor-Rosas izenarekin Las Flores partiduko Rosas herrixkak urtero antolatzen dituen inauteri jaietan. Alde batetik, Euskal Etxeko bi kide Olentzero eta Mari Domingi mozorroak jantzi eta publikoaren artean ibili ziren. Bestetik, festaldiko erregina hautatzerakoan, euskal elkarteko ordezkari Marion Richard Oliverak irabazi eta jantzi du 2017ko Cor-Rosaseko erregina koroa.

Paraje Rosas, Argentina. Otsailaren 11 eta 12an egin da aurten Cor-Rosas izeneko jaialdia. Las Flores hiriko Udalaren babesarekin, herrixkak urtero antolatzen duen festa da hau, inauteriak ospatzeko, hainbat konpartsa, karroza eta musika ikuskizun barne.

Las Floreseko Euskal Etxea ez da 2017 honetan jaialditik batere kanpo geratu eta parte hartzeaz gain txaloak eta sariak ere jaso ditu. Euskal kulturaren zatitxo bat, mitologia hain zuzen, jolas eta dibertimendu bidez ezagutzera emateko asmoz, Loretako Euskaldunak-eko bi kide Olentzeroz eta Mari Domingiz mozorrotu ziren. Pertsonaiak publikoaren eta arte hartzaileen artean mugitu ziren, eta krispetak banatu zizkieten umeei.

Bestalde, eta jaiko erreginaren hautatzeko lehiaketan, hiriko erakundeek euren ordezkariak aurkeztu zituzten, festaren baitan. Epaimahaikideek Euskal Etxearen ordezkaritza zeraman Marion Richard Olivera hautatu zuten Cor-Rosaseko erregina.

2017ko ekintzak

Inauteri denboraldia bukatuta, Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko lehendakari Monica Arrazubietak konfirmatu dio EuskalKultura.com-i berehala hasiko den ikastirte berrian euskara eta dantza klaseek jarraituko dutela. “Aktibitate hauekin batera, Euskal Etxeak euskal kolektibitatea ordezkatuko du herriko ekimen, zeremonia eta festetan, azken 20 urteetan egin duen legez”, adierazi du.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia