euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero eta Galtzagorriren postalak bidaliko ditu Montevideoko Haize Hegoak Gabonak zoriontzeko

2016/12/07

2014. urteko lehiaketan aurkeztu ziren postaletako batzuk (argazkia Haize Hegoa)
2014. urteko lehiaketan aurkeztu ziren postaletako batzuk (argazkia Haize Hegoa)

PUBLIZITATEA

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak hiriko haur eta gazteek eginiko Gabonetako postalak bidaltzen ditu urtero munduan barrena, euskal pertsonaia mitologikoekin: Olentzero, Mari Domingi, Galtzagorri... Elkarteak euskal postalen lehiaketa bat egin ohi du. Aurtengoa datorren larunbatean izango da, elkartearen egoitzan. Bertaratzen diren haur eta gazteek euskal Eguberriei buruzko kontakizuna entzungo dute eta ondoren egin berako dituzte marrazkiak. 19. edizioa du ekimenak.

Montevideo, Uruguai. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak Gabonetako Ohituren XIX. Lehiaketaren deialdia egin berri du. Lehiaketa elkarte honetako jarduera arrakastsu eta kuttunenetako bat da. Larunbatean egingo da eta euskal etxeak parte hartzera deitu ditu Montevideoko 4 eta 16 urte bitarteko neska-mutilak.

Euskal etxeak Euskal Herriko Gabonetako ohitura, pertsonaia eta kondairei buruzko hitzaldi batekin hasiko du eguna, eta horren ostean gazteek euren postalak egiteko tartea izango dute, elkarteak horretarako utzitako margo eta paperekin.

Postalak bildu ondoren eta epaimahaiak erabaki bitartean, Haize Hegoa elkarteko kideekaskaria zerbitzatuko diete gazteei. Otordua amaituta, sari-banaketa ekitaldia egingo da, adinaren arabera banatutako kategoriatan lanik onenak sarituz. Hala ere, partehartzaile guztiek izango dute oparitxoa. 

Hitzordua, larunbat honetako goizeko hamarretan, Haize Hegoaren egoitzan (Isabela 3475 bis, Montevideo). Izena emateko epea abenduaren 8an itxiko da. 

informazio gehiago eskatzeko, idatzi e-maila haizegoa@netgate.com.uy helbidera edo deitu 22157029 telefonora.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia