euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzerok bisita egin die Australiako neska-mutilei, Sydneyko Gure Txoko elkarteak gonbidatuta

2011/12/20

Sydneyko neska-mutilak zur eta lur gelditu ziren Olentzerorekin (argazkia SydneyEE)
Sydneyko neska-mutilak zur eta lur gelditu ziren Olentzerorekin (argazkia SydneyEE)

PUBLIZITATEA

Jakina da Olentzero abenduaren 24ko gauean ibiltzen dela munduan zehar opariak egiten, baina aurretik ere bisita bereziak egiten dabil han-hemenka, zenbait euskal etxek deituta. Horrela, abenduaren 11an, Australian izan zen, Gure Txoko elkarteak egin zion gonbiteari erantzunez. Sydneyko euskaldunek, urtero legez, Centennial Park delakoan gauzatu zuten hitzordua, eta elkarteko txikiak bertan ibili ziren, estu eta larri, ikazkina noiz agertuko zain. Olentzerok opariak banatu zituen haurren artean eta egun ederra igaro zuten denek, Australiako udako eguraldi ederraz gozatuz.

Sydney, Australia. Urtero legez Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak piknik bat egin zuen Olentzerori ongi etorria emateko Australiara. Aurtengoan igandez, abenduaren 11an, egin da elkarteko egunpasa eder hau, eta bertan izan ziren, alai eta urduri, euskal elkarteko kide gazteenak.

Eguraldi bikaina lagun, elkarteko kideak Centennial Parken bildu ziren eta hantxe agertu zen ere Olentzero ikazkina, opariz betetako zakuarekin. Gaizki portatu zirenentzako ikatza ere ba omen zuen, baina ez zuen erabili beharrik izan, eta haur guztiek jaso zuten oparia. Elkartetik testu honen lagungarri diren argazkiak bidali dizkigute EuskalKultura.com-era, irakurleekin parteka ditzagun.

Olentzero Sydney 2011

[Olentzero opariak banatzen Gure Txokoko txikien artean (argazkia SydneyEE)]

 Olentzero Sydney 2011 2

[Hego hemisferioan udara hastekoa da eta eguraldi bikainaz gozatu zuten Centennial Parkera hurbildu ziren bazkideek (argazkia SydneyEE)]

Bestalde, atzo euskal etxeak Santo Tomas eguneko jaia ospatu zuen, eta txistorra pintxo tipikoak jatera gonbidatu zituen bazkide eta lagunak.

-Informazio gehiago elkartearen Facebook-eko orrian, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia