euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohorezko diploma eman diote bere kultur ibilbideagatik Fabio Echarri Chacoko EEko lehendakariari

2010/11/16

Saria emate-ekitaldia, emale (eskuinean), ADiMRAko presidente Carlos Vairo, Ushuaiako Presidioko Museoko zuzendaria berau; eta saria eskuetan Fabio Echarri bera
Saria emate-ekitaldia, emale (eskuinean), ADiMRAko presidente Carlos Vairo, Ushuaiako Presidioko Museoko zuzendaria berau; eta saria eskuetan Fabio Echarri bera

PUBLIZITATEA

Nazioko Museoen Topaketak testuinguru, Argentinar Errepublikako Museo Zuzendarien Elkarteak (ADiMRA) urtero banatzen duen Ohorezko Diploma Fabio Javier Echarri lizentziatuari eman dio aurten, Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko lehendakariak izan duen "ibilbideagatik eta kultura atxiki eta garatzeko egin duen ekarpenagatik", adierazi dute ohar baten bidez Chacoko euskal etxetik.

Resistencia, Argentina. ADiMRA Argentina osoko berrehun bat museo zuzendari biltzen dituen elkartea da eta urtero saritzen ditu nazio barneko kultur eremuan nabarmendu diren gizon-emakumeak.

Echarri ADiMRAko zuzendaritza batzordeko kide da hirugarren agintealdiz, eta 2001etik aurrera Chacoko probintziako ordezkari da elkartearen baitan.

Chacoko Komunikabide Museoko antolatzaile eta zuzendari izan zen, jardunean, 2007ra arte, Gizon Chacotarraren Museoko koordinatzaile, Chacoko Museo Historikoen Gainbegirale, Ondarearen Probintzi Batzordeko idazkaria, eta langile eta pertsona aktiboa baita ere beste elkarte eta eremuetan, hala nola SADE Chacon eta Chacoko Euskal Etxean.

Narrazio laburren idazle bezala ere aritu izan da, bideogintzan suspertzaile, eta zenbait sari irabazi izan ditu idazle gisa.

Azkera baliatuz, Zorionak, Fabio!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia