euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohiko ohiturari jarraituz, hiriko Gizataldeen Pasalekuan ospatuko du Aberri Eguna Barilocheko Euskal Etxeak

2018/04/04

'Aldea Infantil' Eskolako txikiak Euskal Etxean
'Aldea Infantil' Eskolako txikiak Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Ospakizun ofiziala Bazko Igandean izan bazen ere, datorren larunbatean –apirilak 7– burutuko du Aberri Eguneko bere zeremonia Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak. Ekitaldia hiriko Gizataldeen Pasalekuan hasiko da, eguerdian, eta Euskal Etxeko egoitzan jarraituko du arratsaldean zehar. Berri honekin batera, 2017ko azken ekintza ere jakinarazi nahi izan dute Patagoniako euskal etxe honetako lagunek.

Bariloche, Argentina. Hiriko agintari eta kolektibitateek bat egingo dute aurten ere Barilocheko euskaldunekin, hauen Aberri Eguna ospatzeko zeremonian. Ekitaldia hiriak etorkinak omentzeko daukan Gizataldeen Pasealekuan izango da eta bertan Argentinako bandera eta ikurrina altxatuko dira.

Horren ostean Euskal Etxera abiatuko dira bildutakoak bazkaria partekatzeko. Arratsaldean zehar euskal musika eta dantzak ere eskainiko zaizkio publikoari. Hitzordua apirilaren 7an izango da, eguerdiko 12:30etan.

‘Kailen’ Eskolako txikien bisita

Luxuzko bisita jaso zuten barilochetarrek abenduaren 5ean, 2017a ondo baino hobeto ixteko. Hiriko ‘Aldea Infantil’ elkarteko 'Kaile'  Eskolako ehun txiki jaso zituzten Euskal Etxeko lagunek egunpasa egiteko. Etxeko erreferente den Federico Ezquerrak azaldu digunez, “Euskal Etxea izatez anfitrioia da eta poz-pozik hartu genituen umeak. Gosaria eta bazkaria eman genizkien eta egunpasa ederra egin zuten. Sortzen ditugun baliabideekin ahal duguna egiten dugu eta hau bezalako ekintzak oso garrantzitsuak dira guretzat; euskal kultura ezagutarazteko beste forma bat da eta errepikatu egingo dugu, zalantzarik gabe”.

2018ko egitaraua

Ikasturte berriko dantza klaseak martxoan hasi dira Barilochen, egitarau honekin: txikiak, ostegunetan 19etatik 20etara; emakumeak, ostegunetan 20etatik 21etara; eta helduak, ostiraletan, 18:30etatik 20:30etara. Klaseak 71. Zenbakidun Eskolako SUMean dira. Urtean zehar, euskal gizataldeko jai esanguratsuenak ospatuko dituzte Mendiko Euzko Etxeko lagunek baina hitzordu nagusia azaroan izango dute, urtero bezala, Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia