euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohiko Biltzarra egin du Chacoko Euskal Etxeak eta lehendakari berria hautatu: Fabio Echarri du bertako buru berri

2010/08/10

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria osatzen dutenetako batzuk, lehendakari berria, Fabio Echarri, azken lerroan, lehena eskuinetatik hasita (argazkia EE)
Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria osatzen dutenetako batzuk, lehendakari berria, Fabio Echarri, azken lerroan, lehena eskuinetatik hasita (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Lehendakari berria hautatu du Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak, Argentinako Chaco probintzian. Bere Urteko Oiko Biltzarra eginik, araudiari jarraituz buruzagitza berritzeko hautes prozesua egin eta Fabio Javier Echarri hautatu du datozen bi urtetan euskal etxea gobernatuko duen taldeko buru. Gisa honetan, 'El Vasco Echarri' euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordera itzultzen da, eta ordea hartzen dio azken urteotan postu horretan egon den Jose Christian Echavarriari. Bestela, aldaketa handirik ez. Echarrirekin batera arituko dira batzordekide: Marta Susana Ciruelo Etxepare, lehendakariorde; Oscar Nelson Bulacio, idazkari; eta Juan Carlos Larramendy, diruzain.

Resistencia, Argentina. Euskal etxetik beretik adierazi zaigunez, Urteko Ohiko Biltzarra egin du Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak, bere Zuzendaritza Batzordekideak hautatuz 2010-2012 eperako. Honela geratu da osatua Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakaria: Fabio Javier Echarri
-Lehendakariordea: Marta Susana Ciruelo Etxepare
-Idazkaria: Oscar Nelson Bulacio
-Diruzaina: Juan Carlos Larramendy

-Batzordekide titularrak: María del Huerto Caminos, Stella Cruz Gorricho, eta Margarita Irigoyen
-Batzordekide ordezkoak: Xavier Canteros, Luz Monti Arrazate y Haideé Ogara

-Batzorde Kontu-hartzailea: Ángeles de Dios de Martina, Ezequiel Etcheverry eta Pablo Acuña



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia