euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohiko Batzar Orokorra egin du San Juango Eusko Etxeak, Esteban Marticorena lehendakari berrautatuz

2010/04/23

Ezker-eskuin, Esteban Marticorena, San Juango Eusko Etxeko lehendakaria; Cristina Hornilla irakaslea, batzordekidea; eta Cristina Ripoll de Cuadra, idazkaria (argazkiak Carina G. Oyola Alvarez)
Ezker-eskuin, Esteban Marticorena, San Juango Eusko Etxeko lehendakaria; Cristina Hornilla irakaslea, batzordekidea; eta Cristina Ripoll de Cuadra, idazkaria (argazkiak Carina G. Oyola Alvarez)

PUBLIZITATEA

Elkarteko Araudiak dioenari jarraiki, San Juango Eusko Etxeak, Argentinako izen bereko Andeen magaleko probintzian, bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den asteburuan, iazko Txostena eta Balantzea onartuz eta Zuzendari Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez, azken hauetan berrautatu zelarik lehendakari Esteban Marticorena. Honekin batera arituko dira Paulo Landa, lehendakariorde; Cristina Ripoll, idazkari; eta Teresita Dubon, diruzain, beste zenbait bazordekide hautatuen artean.

San Juan, Argentina. Urteko Ohiko Batzar Nagusia joan den apirilaren 15ean egin zuen San Juango Eusko Etxeak. 2009ko Txostena eta Balantzea aurkeztu eta onartu ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritzeari eki zitzaion. Zerrenda bakarra aurkeztu zen.

2010 San Juango Eusko Etxea Argentina Biltzar Nagusia

[San Juango Eusko Etxeko 2010eko Ohiko Batzar Nagusian parte hartutako bazkide batzuk: Maximiliano Velazquez, Ismael Espinosa gasteiztarra, Maria Arrieta bilbotarra, Lucia Maturana, Alberto Larrea gernikarra eta bere emaztea eta EEko lehendakariorde Paulo Landa]

Honakoek osatzen dute Batzorde berritua:

-Lehendakari: Esteban Marticorena
-Lehendakariorde: Paulo Landa
-Idazkari: Cristina Ripoll
-Diruzain: Teresita Dubon

-Batzordekide: Ofelia Larrea
-Batzordekide: Silvia Urbicain
-Batzordekide: Cristina Hornilla
-Batzordekide: Violeta Esnaola
-Batzordekide: Lucia Maturama

Batzarra bukatuta, Aberri Eguneko topa egitea egin zen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia