euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Eusko Etxeak egitarau zabala prestatu du Aniztasunaren Asteburua ospatzeko

2015/10/07

"Miradas Atrevidas" (Begirada Ausartak) liburuaren aurkezpena izango da Diversity Weekend-eko ekitaldietako bat
"Miradas Atrevidas" (Begirada Ausartak) liburuaren aurkezpena izango da Diversity Weekend-eko ekitaldietako bat

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Eusko Etxeak Aniztasunaren Asteburua ospatuko du ostiralean hasi eta igandea arte, eta horretarako egitarau mardula prestatu dute elkarteko kideek. Besteak beste, honako proposamenak dakartza asteburuak: "80 egunean" filmaren emanaldia, "Begirada Ausartak" ("Miradas Atrevidas") liburuaren aurkezpena eta amaitzeko, urteroko Gayaldia festa.

New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak sexu askatasuna eta aniztasuna ospatzeko ekitaldi sorta egingo du asteburu honetan, AEBetan oso ezaguna den Columbus Weekend delakoan. Elkarteak hainbat ekitaldi egingo ditu, esaterako, "80 egunean" filmaren emanaldia. Film honetan adineko bi emakumeen adiskidetasun eta maitasun istorioa agertzen dute Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek. Nazioartean sari ugari lortu ditu lan honek eta, aipagarria da, zuzendari hauen azken luzemetraia, "Loreak", Oscar sarietarako hautagien artean dagorela aurten.

Beste ekitaldi nagusietako bat "Begirada Ausartak" ("Miradas Atrevidas") liburuaren aurkezpena izango da. Bertan Frankismoan eta Trantsizio garaian gay edo lesbianen aurkako errepresioaren 13 lekukotza jasotzen dira. Ramon Aizarnak aurkeztuko du liburua.

EGITARAUA

 

Urriak 9, ostirala

7:00 pm – Opening of the Basque Club : Euskal Etxeko ateak zabalik

7:30 pm – Opening of Foto exhibition "Brock in a dress" by Koitz : Koitzen "Brock in a dress" argazki erakusketaren irekiera

8:00 pm – Showing of the film “80 egun” :  "80 egun" filmaren erakusketa

9:30 pm – Round table discussion about the film : Filmari buruzko mahai-ingurua

Urriak 10, larunbata

12:00 pm – Launch of the book "Daring glances" : "Begirada ausartak" liburuaren aurkezpena

1:00 pm – Shortfilm : Laburmetraia

10:00 pm – Gayaldia party : Gayaldia festa

Urriak 11, igandea

5:00 pm – Dinner at Eusko Etxea (free or charge) : Afari popularra Euskal Etxean (dohainik)

Informazio gehiago, e-maila idatziz nyeuzkoetxea2013@gmail.com helbidera edo elkartearen webgunean: www.newyorkbasqueclub.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia