euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Eusko Etxeak bazkidetzera deitu ditu hiriko euskaldunak: datorren igandean dauka hurrengo bilera

2019/02/08

New Yorkeko Eusko Etxearen aitzina Eckford kalean (arg. EuskalKultura.com)
New Yorkeko Eusko Etxearen aitzina Eckford kalean (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

New York, AEB. New Yorkeko Eusko Etxeak elkarteko bazkide egiteko deia egin die hirian eta inguruan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei; eta baita ere bertan bizi ez badira ere munduan erreferentzia den hiri honetan Eusko Etxeak garatzen dituen ekimenak sostengatu nahi dituzten Euskal Herriko eta munduko euskaldunei eta euskaldunen lagunei ere. Bere hurrengo bilera datorren igandean egingo du Eusko Etxeak, 12:30etan. Eta datozen ekitaldiak ere iragarri ditu: Sagardo Eguna eta Txotx 2019, Aberri Eguna...

1913an sortutako euskal etxea sostengu beharrean dago ekonomikoki eta baita kide eta lagun gehiagoren partaidetzari dagokionez ere. Zinez ongi etorriak dira bazkide eta laguntzaile berrien laguntza eta baita sostengu ekonomikoa ere. Ez da erraza New York bezalako hiritzar batean egoitza bat mantentzea eta urte osoko kultura programa bat gauzaraztea. Laguntzaile izan nahi duten guztien proposamenak dira ongi etorriak. Kontaktu emailak: nyeuzkoetxea2013@gmail.com edo mitzalg@gmail.com (Itziar Albisu).

Urteko kuota arrunta 200 dolarrekoa da eta adineko pertsonena 100ekoa.

Datozen aste/hilabetetarako ekitaldiak: hurrengo bilera, datorren igandean, egoitzan, 12:30etan; eta ondoren Sagardo Eguna eta Txotx 2019 (data zehatza garaiz jakinaraziko da); eta euskal elkarteak historikoki antolatu izan duen hitzordu garrantzitsuena, Aberri Eguna, apirilaren 21ean...

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia