euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Eusko Etxea euskara irakasle bila ari da, Boga sistemapeko eskolen ardura hartzeko Sagar Handian

2007/12/26

Itziar Albisu, New Yorkeko EEko lehendakaria
Itziar Albisu, New Yorkeko EEko lehendakaria

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako euskal etxeen artean dekanoa den Eusko Etxea of New York erakundea euskara irakasle bila ari da eta deialdi bat plazaratu du bere babespean eskaintzen diren euskara eskolen ardura hartuko lukeen pertsona baten bila. Euskara irakasle honek New York, New Jersey, Connecticcut edo edonola ere Eusko Etxeak Brooklynen daukan egoitzatik hurbil bizi beharko luke eta bere ardurapean egongo litzateke HABErekin elkarlanean bertatik ematen diren Boga sistemapeko eskolen ardura.
Bertako Brooklyn auzoan egoitza duen New Yorkeko Eusko Etxea, 1913an sortua izanik Estatu Batuetako euskal etxe dekanoa den erakundea, euskara irakasle baten bila ari da, Sagar Handiaren ingurutik eskaintzen diren euskara eskolen ardura har dezan. Irakasleak, printzipioz, euskaldunzaharra beharko luke izan, eta euskara mintzatua eta idatzia ongi menperatu, eta New Yorken bertan edo inguru hurbilean bizi beharko luke, eskolak internetez emateaz gain aurrez-aurreko saioak ere eman beharko bailituzke, Boga sistema tarteko.

Jakina denez, mugimendu dexente ibilia du euskararen irakaskuntzak azkeneko hiruzpalau urteotan Estatu Batuetan. Euskal Etxeetan eskolak ematen ari den irakasle sare bat antolatu da, Boga sistema ingelesera --eta zehatzago Estatu Batuetako erabiltzaileen eskaerara-- egokitu zen eta sendotzen ari da urte askotan elkarrekin koordinatu gabe eta zentru gutxi batzuk bakoitza banaka eta borondate handiz ematen ari ziren euskara eskolen gaia, egun NABO, HABE eta programan dauden euskal etxe kopuru hazkorraren lankidetzaz.

Honakoa aukera polita izan daiteke egun New Yorken bizi den Euskal Herriko gazte euskaldunen batentzat, nahiz eta eskabideak soslaia irekia uzten duen. Interesatuek New Yorkeko Eusko Etxearekin jarri behar dute harremanetan, bertako presidente den Itziar Albisurekin, euskal etxera joz edota e-mail bat bidaliz honako helbide elektronikora: mitzalg@yahoo.com.


Lotura interesgarriak

Eusko Etxea of New York
www.newyorkbasqueclub.com

New York Times-ek bisita gidatua proposatu du Donostiara
2007ko azaroaren 20ean EuskalKultura.com-ek argitara emana

Oreka TX-koen emanaldia New Yorken eta bertako Eusko Etxean
2007ko azaroaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia