euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Unibertsitateko Argitaletxeak webgune berria aurkeztu du, 2017ko katalogoa eta euskal bilduma barne

2017/02/13

Webgune berriaren azala
Webgune berriaren azala

Nevada-Renoko Unibertsitatean egoitza duen University of Nevada Press (Nevadako Unibertsitateko Argitaletxea) argitaldariak iragarri berria du bere webgune berritua. Argitaletxe hau Robert Laxalt euskal-amerikar idazle ezagunak sortu zuen 1961an eta garai hartan eta urte askotan baliabide bakarra izan zen euskal liburuak edo euskal gaiko liburuak ingelesez irakurri ahal izateko.  Gaur egun segitzen du euskal gaiko liburuak plazaratzen, Nevadari buruzko eta bestelako gaiei buruzko beste hainbat izenbururekin batera.

 

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. "University of Nevada Press"ek gogoz eman du bere webgune berrituaren berri. Argitaletxeak plazaratutako izenburu guztiak biltzen ditu webguneak, tartean 2017ko Udaberriko katalogoan. Liburuak bere web orriaren bidez erosten dituztenei %20ko beherapena egiten die Nevadako Unibertsitateko Argitaletxeak.

University of Nevada Press, Robert Laxalt idazle euskal-amerikarrak sortu zuen 1961ean eta geroztik segitu du bultzaten bere Basque Studies Series (euskal ikasketen bilduma).

Garai batean ingeles hizkuntzako irakurlearentzako euskal gaiko liburu argitaldari bakarra izen zen argitaletxeak bederatzi bilduma baitaratzen ditu gaur egun, zahar eta berrien artean, Mendebalde Amerikarra, Nevada eta bertako gaiak barne.

Webgunea berritu duela iragartzearekin batera, argitaletxe nevadatarrak gogora ekarr du zabalik duela liburu-proposamen eta original berriak errezibitzeko aukera.

Informazio gehiago skatzeko edo originalen bat bidaltzeko, jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia