euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Unibertsitateak otsailaren 1era arte luzatu du Euskal Ikasketa irakasle postu baterako egiten ari den deia

2016/12/29

Deialdiaren xehetasunak Nevada-Reno Unibertsitatearen webgunean
Deialdiaren xehetasunak Nevada-Reno Unibertsitatearen webgunean

Hautagaitzak aurkezteko epe berria otsailaren lehena da. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan. Edo, bigarren gai lehenetsia, Zientzia Politikoetan, genero ikasketetan (ikus xehetasunak testuan). 2017ko abuztuaren 1ean hasteko da.

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitatearen eskaintzak 12 hilabeterako kontratua baitaratzen du, bertako Euskal Ikasketetarako William A. Douglass Zentruan aritzeko, irakasle laguntzaile (Assistant Professor) gisa, 2017ko abuztuaren 1a baino beranduago ez hasteko, otsailaren lehena delarik hautagaitzak aurkezteko ipini den epemuga berria [informazio hau idazterakoan euren webguneak aldaketa oraindik islatu ez badu ere].

Eskakizunetako parte da doktore gradua izatea arte liberalen arloko gizarte zientziaren batean, lehenetsita antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa, fokua ekonomian, Euskal Herriaren historia ekonomikoan eta bere kooperatibetan. Ibilbide akademiko adierazgarria beharko da ikerketa arloan, argitalpenekin, eskarmentuarekin irakaskuntzan eta ingelesa menperatuz. Lehenetsitako bigarren arlo gisa, zientzia politikoak eta genero ikasketak daude. Euskara, frantsesa eta espainieraren ezagutza hobetsiko dira. Administrazio arloko eskarmentua bekak proposatu eta lortzen estimatuko da, eta eskarmentua oro har administrazio lanetan.

Edonola ere, eskaintzari buruzko Informazio xehetua hemen aurkitu daiteke.

Informazio gehiago lortzeko, Kate Caminorekin kontakta daiteke, emailez kcamino@unr.edu helbidean; edo telefonoz +1 775 682 5565 zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia