euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada-Renokoko Unibertsitatea liburutegi teknikari baten bila ari da bere Jon Bilbao Euskal Liburutegirako

2018/03/27

Iñaki Arrieta Baro hernaniarra da Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Liburutegiko liburuzain titularra (arg. EuskalKultura.com)
Iñaki Arrieta Baro hernaniarra da Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Liburutegiko liburuzain titularra (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Nevadako Unibertsitatea (UNR) liburutegi teknikari baten bila ari da Renoko Jon Bilbao Euskal Liburutegirako. Hautatzen den pertsonak izango dituen arduren artean, materialen zirkulazioaren kargu egitea egongo da erabiltzaileen aholkulari izatea, katalogazio lanetan urratsak ematea material digitaletan eta egungo liburutegi batek arlo digitalean eguneratuta egoteko behar dituen lanak egitea, besteak beste. Interesatuek lehenbailehen idatzi behar dute Unibertsitatera.

Reno, AEB. Lan eskaintza 'Liburutegi Teknikari 2' postu baterako da. Hautatzen den pertsonak Nevada-Renoko Unibertsitatean, Reno bertako kanpuseko Jon Bilbao Euskal Liburutegian lan egin beharko du eta liburutegi batek eskatzen dituen lanak egin beharko ditu, bereziki arlo digitalean, beti ere Liburutegiko arduradun den Iñaki Arrieta Baro liburuzain titularraren esanetara.

Titulazioa eta hiru urteko eskarmentua beharko du izan antzeko lanpostu batean, eta hizkuntzak menperatu, ingelesa hasteko eta balio berezia emango zaie euskarari eta gaztelaniari, baita frantsesari ere. Gogoratu Jon Bilbao Liburutegia dela munduan, Euskal Herritik kanpo, euskal gaietan artxiborik garrantzitsuena den instituzioa.

Lerro hauek aukera honen aurkezpena baizik ez dira. Balio duten xehetasun eta baldintza guztiak hemen topa daitezke.

Gehiago jakin nahi baduzu, deitu telefono honetara, Giza Baliabideen laguntza lerrora: +1 (775) 784-1495; edo idatzi email helbide honetara: jobs@unr.edu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia