euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak Euskal Ikasketa irakasle bat behar du

2018/09/26

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Nevada Renoko Unibertsitateak (UNR) lan deialdi bat egin du William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroan Irakasle Laguntzaile (Assistant Professor) lanpostu bat eskainiz, 12 hilabeteko kontratu luzagarriaz, beranduen 2019ko uztailaren 1ean hasteko. Hautagaiek eskabideak bidaltzeko azken epea 2018ko azaroaren 2a da. Denboraren banaketa normal batean ikerlanari %60 eskainiko lioke, %20 irakaskuntzari eta gainerako %20a administrazio eta zerbitzu lanei.

Euskara eta euskal kulturari lotutako lan originalak egitea eginkizun izango du eta emaitzak argitaratzea; eskualde, nazio eta nazioarte mailako bilkura eta biltzarretan parte hartzea; eta euskal gaiko graduaurreko eta graduondoko eskolak ematea ingelesez. Zentroak egiten dituen argitalpenen ardura izango du eta partaide izango da Euskal Herriko erakunde eta sareekin garatzen diren sustapen eta zabalkunde lanetan, eta gauza bera euskal diasporarekin, nazioarteko akademia munduarekin eta UNRko komunitatearekin ere.

Doktore izan beharko du Humanitatetan edo Arte Liberaletan Gizarte Zientzia diziplinaren batean, beti ere euskal loturadun gairen batean. Lortze bidean ari direnen hautagaitzak ere haintzat hartuko dira baldin eta 2019ko uztailaren 1erako baiezta badezakete. Hautatua den pertsonak ibilbide akademikoa eta euskal gaiko ikerlan original  curriculum argitalpenduna dokumentatu beharko du, baita irakaskuntza arloko eskarmentua ere. Ingelesa menperatzea ezinbestekoa da. Euskara menperatzea hobetsiko da, eta frantsesa edota espainiera balioetsiko. Kontuan hartuko da bekak prestatu eta emaitzez aurkezteko gaitasuna, baita administrazio alorreko bestelako lanetako eskarmentua ere.

Argibide gehiago edo hautagaitzak aurkezteko, jo esteka honetara. Kuraia eman nahi zaie euren eskabideak aurkezteko emakumeei, azpiordezkatutako taldeei, desgaitutako pertsonei eta beteranoei.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia