euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neuquen hiriko ‘Baskos de la Confluencia’ EEak Lege-Izaera lortu du eta ekintza andana berria iragartzen du

2018/06/22

'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxeak Lege-Izaera lortu du
'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxeak Lege-Izaera lortu du

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. 2016an sortutako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak mota askotako proposamenak eskaini dizkio bi urte hauetan Neuquen (Neuquen probintzia) eta Cipolletti (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldeari. Apiriletik aurrera, ordea, era formalago batean ari da, erakundeak Lege-Izaera lortu baitu. Estatus berriarekin Euskal Etxeari egin gitzakeen aktibitateen esparrua zabaldu zaio eta gaur egun antolatzen dituen mus tailerrei eta sukaldaritza topaketei, aukera berriak ari zaizkio gehitzen.

Urteko bigarren seihilekoari begira, Euskal Bazkari handi bat egitekotan dira Confluencia-ko lagunek, seguruenik abuztuan. Euskal Zine Zikloa berrabiatzeko planak dauzkate eta honen baitan genero indarkeria jorratzeko asmoa, besteak beste Emakundek (Euskadiko Emakumearen Euskal Erakundeak) ekoitzitako Volar dokumentala proiektatuz. Filmarekin batera hitzaldi bat eskaintzekotan da Euskal Etxea, Comahueko Unibertsitatea eta Irabazi-asmorik gabeko erakundeak lagun.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia